Ezin uka daiteke Bilduk protagonismoa hartu duela azken hilabeteotan euskal politikan, baina aldi berean, zaila da koalizioaren haria hartzea. Eta azaltzera noakizue.
Alde batetik, Martin Garitanok, Gipuzkoako ahaldun nagusia, adierazi du ongi etorria izango dela “borondate on eta errespetuz datorren edonor”, Asturiasko printze eta printzesari buruz. Duela ez horrenbeste, beste alderdi abertzaleren bateko inork, EAJko norbait adibidez, antzeko zerbait esan izan balu, hamaika hitz politez hartuko zuketen Ezker Abertzalekoek, hormak pintatuz, kartelak edozein banketxetako kristaletan jarriz, e.a. “Español” zatekeen izenlagunik samurrena. Orain, aldiz, Martin Garitanok botatzen ditu adierazpenak eta txaloz hartzeko beharrean gaude.
Ba bai, poztekoa da Ezker Abertzale tradizionala barne hartzen duen koalizioak halako bira eman izana… egia balitz, ez baita urmaela basamortuan dakusazuen ur-distira. Berri horrekin batera, beste batekin topo egin dugu gaur, Bilduren “B” aldea erakusten diguna: Bilduk ez du EUDELen zuzendaritzan parte hartuko bere eginbeharren eztabaidan parte hartu arte.
Zera esango didazue, “eta zer? Libre dira nahi duten politika egiteko”, eta bai, arrazoi izango zenukete, erantzukizun instituzionalaren kontua alde batera utzita, xehetasun txiki batengatik izango ez balitz: Bildu jolasean ibili da EUDELen gaiarekin [Enlace roto.]. Gaurkoak, kontrara, garbi uzten du Bilduren erabakia izan dela, ez beste inorena, EUDELen parte ez hartzea, eta erabaki hori biktimaren rola hartzeko erabili dute.
Komunikazio ikastaro baten, behin, irakasleak politikariek janzkerarekin zelan komunikatzen zuten azaldu zigun azaletik. Gizonezkoen kasuan, korbata urdinek adostasunerako jarrera azalduko luketeen bitartean, gorriek, ostera, akordiorik inondik inora ez dela egongo adieraziko lukete.
Bilduko politikariek ez dute korbatarik janzten normalean, baina jantziko balute, zein kolore erakutsiko ligukete orain?
Ziurrenik kolore berdeko gorbata jantziko lukete Bilduko politikariek, itxaropenaren kolorekoa.
Itxaropena behar delako noizbait eurena ulertu ahal izateko?
Badakizu esan dudana zergatik esan dudan, eta nik ere badakit zu ere itxaropentsu zaudela egoera politikoarekin (edo egon beharko zinateke).
Hala ere, badirudi printzeak ez duela Garitanoren gorbata ikusiko. Hau bai al da zuk espero zenuena?
Nire itxaropena eszeptizismo bihurtu da enegarren aldiz. Eta ez naiz Bilduz bakarrik ari, “rojigualdoak” ere hor daude, arrosa edo kaio itxurarekin, berdin dio.
Eta printzipeak baino, eguzki printzak (ez Luis XVI.) ditut nahiago
Itsututa zaudete asko Bildurekin, itsuaren kolpeak emanez, komentarioak itsumustuan eginez.
Itsusia da honela ibiltzea, eta azaroaren 20an itsu ez den herriak, betiko legez, zuen itsutasuna edo ITSUKERIA zigortuko du!
Segi komentario baragarriak idazten, itsu jeltzalea. Honela, sikeran, itsulapikoa bete-bete eginda izango duzu.
Asko izango genuke erantzuteko, baina inondik hastearren: argudiorik, txikia sikieran, idatzi ditudan lerroetakoa ukatzeko edo ikuspuntuari buelta emateko?
Pozten nau, azkenean, azaroaren 20an gertatuko den bezala, Ezker Abertzale tradizionala Espainiako hauteskunde batzuetara aurkeztea.
Gainerako iruzkinek, ez hanka, ez buru, nire post honetako komentarioak ez baitira, inondik inora, barregarriak. Dena dela nire itsulapikoa pasatuko dizut, ea betetzen laguntzen didazun, ez du hots handirik ateratzen eta.
Ze ezker edo puzker abertzale “tradizional”, eta ze arraio! Etsaien hiztegia darabilzu eta!
Euskal jendea inoiz baino biziago eta gogotsuago dago benetako pausoak emateko, liberazioaren bidean, eta zuri oraindik ez dizut ganorazko berba bat irakurri…
Segi itsu, bai, zure jabeari men egiten, eta segi kaka zabaltzen, ederto ari zara eta.
Hiztegi Batua darabilt neuk. Etsaia? Hori bai hitz egiteko modua hori. Hamarkada bat egin dut atzera di-da baten.
Ez duzu ganorazko berbarik irakurri izan nahi, baina sentitzen dut, iritziak hor daude, plazaratzeko. Eta hortxe dauzkazu iruzkindutako bi berriak, bai EUDELi buruzkoa, bai Espainiako printzipe arrotzari buruzkoa. Argudioekin eta dokumentatuta.
Kaka zabaltzea eta ikusten dena kontatzea ez dira beti gauza bera, eta ez dute zertan zure gustukoak izan, baina hortxe dago dagoena.
Hala ere, eskerrik asko parte hartzeagatik.
Barkatu, jainko ahaltsua, baina nire herriaren esku eta hankak lotuta dituena, eta nire herria zanpatzen duena nire etsaia ez bada… Baina, jakina, zu ahalguztiduna eta garbia zara, eta modernoa, eta fina!
Niretzat EUDEL eta Espainiako printzeak guztiz gai baztergarriak dira, eta gainera horiek baliatzea Bildukoei egurra emateko, benetan patetikoa iruditzen zait.
Zure idatzia kasualitatez irakurri nuen, baina hemendik aurrera hurbiletik jarraituko zaitut, jeltzale jator hori.
Ez dakit zeren harira hartzen duzun hitz egiteko modu dotore hori, ez bainaiz zure gainetik jartzen saiatu. Ulertarazi nahi dizudan gauza bakarra, ea modurik dagoen, desberdin pentsatzeko eskubide osoa daukadala da.
Zure ustez gai baztergarriak badira hizpide izan ditudanak, zergatik ez dituzu bazterrean utzi? Nire ustez, Bilduren kontraesanak agerian uzten dituzten bi elementu dira, eta ez baztertzeko zerbait. Hori aztertu eta horretaz hausnartzeko eskubide osoa daukat, are gehiago nire txokoa den honetan. Zuk beste gai batzuk jotzen badituzu garrantzitsuago, badakizu zer egin, ez dizut nik trabarik jarriko.
Baina mesedez, hona bazatoz errespetuz etortzeko eskatuko nizuke. Zure azken esaldi hori laudorio gisa hartuko dut, eta poztez naiz jarraipen hurbila egiten hasiko zarela jakitearekin. Ea bion iritziekin elkar aberasteko aukerarik daukagun, ongi etorria izango baitzara asmo horrekin baldin bazatoz.