Gipuzkoako Gizarte Politika Sailak 5.200.000 euroko murrizketa izan du aurten, PSEk eta Bilduk onartutako “ezkerreko” aurrekontuetan.
- Diru-sarrerak bermatzeko laguntzak murrizten dira, gizarte-bazterketa arriskua duten kolektiboentzat direnak.
- Gipuzkoan gero eta hirugarren adineko pertsona gehiago egon arren, Aldundiak ez du ekimenik edo aldaketarik planteatzen, eta gero eta plaza gehiago behar dira egoitzetan.
- Ez da inbertsiorik aurreikusten eta ez dago partidarik Irun, Elgoibar eta Usurbilko egoitzak eraikitzeko.
- Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei eta bere familiei laguntzeko partidak ere jaitsi dira.
- Zailtasunak dituzten pertsonak laneratzeko politiketarako partidek 2.000.000 euroko murrizketa izan dute.
- Gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten entitate eta kolektiboekin hitzarmenak sinatzeko partiden zenbatekoa murriztu da.
Bizi dugun egoera ekonomikoa dela-eta, administrazio guztiak ari dira aparteko ahalegina egiten, ez daukat zalantzarik, baina Bilduk ez duela murriztuko dio behin eta berriro, eta Jaurlaritzan, ez duela murrizketarik dakarren aurrekonturik onartuko. Ba hara non! Gipuzkoan, PSErekin batera onartutako “ezkerreko” aurrekontu “progresista” hauetan murrizketak daude. Eta kontua da murrizketak datozela gizarte zerbitzuen arloan, gizarte politiketan, noiz eta orain, beste administrazio batzuetan eurena beraiena den mamu hau aipatzen duten bitartean.