Bazen garaia, badakit, baina oporretatik egunerokotasunera bueltatzea gogorra izan ohi da. Hala ere, oporrek ez dute soilik atsedenerako parada ematen, behaketa eta hausnarketarako aukera borobila eskaintzen digute ere bai.
Opor osteko sindromea deritzeten hura ez omen da existitzen, baina gogor jotzen dio beste sindromeren batek espainiar estatuko alderdi politikoren bati: nortasun bipolarra.
Levante aldetik emandako alditxoan Partido Popularrak Espainiako alde horretan darabilen hizkuntz politikaz zertzelada batzuk hartu ahal izan ditut.
Ez da arraroa (ohikoena dela esango nuke) valentzieraz soilik idatzita dauden seinaleekin topo egitea edonon: errepidean, dendetan…
Baten bat ere ele bitan ikusi ahal izan dut, autobideko bidesaria markatzen duena kasu (peatje-peaje). Seinale hori berori Euskadin ere elebiduna da: peaje-toll (bigarren hizkuntza ingelesa da, bada ez bada).
Detaile txiki horiek ikusirik ezinezkoa da honako galdera honi bueltaren bat edo beste ez ematea: zergatik han bai eta hemen ez?
PPk du agintea Valentziako Elkarte Autonomoan, Euskadin euskara inposatzen ari garela dioen alderdi politiko berbera.
Agian arazoa, beste barik, euskaldunak garela da, eta ezin izango diogu paradoxari bestelako argudiorik aurkitu. Lastima!
Bitartean Isabel San Sebastián bezalako kazetariak agertuko zaizkigu telebistan, euskaldunontzat zeharo iraingarriak diren adierazpenekin. Azkena iragan larunbatekoa, Tele Cincoko “La Noria” saioan: “el vascuence es incomprensible“.
Nork bere zilborrari begiratzeak zer dakarren, ezta?
Oso indartsua etorri zara, ezta? Ongi etorri berriro. Oso post ona idatzi duzu.
Ezagutzen dudan neska galiziar bati halaxe gertatu zitzaion: institutuan irakasle plaza atera zuen, eta ederto, baina bi-hiru urtetan “valentziera” ikastekotan, bestela fuera. Baina fuera-fuera.
Eleaniztuna da gaur egun delako neska: galiziera, “valentziera”, euskara, ingelesa, eta garbantz… barka, zerbantinoa be bai.
Ez, ez dago Valentzian. Madrilen dago.
Horiek dira Euskal lurretik kanpo gertatzen direnak, baina existitzen omen ez direnak. Bazterkeria guk, besteek irizpide akademikoak.
Ugaitz, gustura irakurtzen ditut zure artikuluak, zuzenak eta mamitsuak dira. Baina eskakizun bat egin nahi dizut, nahiz eta badakidan eskatutakoa ez dagoela zure esku: nire irudipena da DEiAn euskaraz zerbait irakurtzeko gauza garenok gero eta gehiago garela azken urte hauetan; beraz, ez litzateke merkatuaren arauen guztiz kontrakoa bertako euskarazko artikuluak gehitzea. Hori gertatuko balitz ziur nago Deia sarriagotan izango nukeela esku artean. Poz hori noizbait izango dugulakoan, ondo izan eta segi holan!!
Zinez eskertzen dizkizut hitz polit horiek.
Artikuluak Deian gehitzeaz, egia da, ez dago nire esku, eta oso jende ona dago egunkarian lanean, ondo baino hobeto jakingo dute zer den onena irakurlegoarentzat.
Hori bai, pozgarria da niretzat jakitea pantailaren beste aldean bazaudetelea blogva interes handiz irakurtzen duzuenok. Horrek aurrera jarraitzeko animoak ematen dizkit.
Mila esker.
Bai, eta nire aldetik barregarriena da zer esango duen behian agertzen den Isabelek hori!!!! Hau da hau!!!!