Asko hitz egin zen, duela gutxi, EAJren logo berriaz, PEPSIren logoaren antzekoa omen zela. Hor subjektibismoa eta apreziazio kontuak sartzen dira, eta baliteke antzekotasunen bat egotea: borobila da, marra zuria erdian… Baina tira, garbi zegoen, nire ustez behintzat, aurreko logoaren aztarna jasotzen zuela.
Dena dela, zer esan behar didazue logo honetaz?
Merial albaitaritzaren munduko enpresa da, animalien osasunaren gaineko ardura hartzen duena. Hemen bere web orria: http://es.merial.com/index.asp
Eta zer nahi duzue esatea? Logo hori eta beste hau, enfin, ez dira igual-igualak izena aldatzen delako, baina bestela…
Amaiurren irudi korporatiboa albaitaritza enpresa baten kopia(?) da. Hori bai, argi dago, behintzat, ez dela PEPSIrena.