Hori da Fernando Garcia Macuaren hautagaitzaren leloa Athleticen presidente izateko. Euskarari dagokionez, leloak osorik honakoa baitio: “más y mejor ATHLETIC gehiago eta hobeto”.
Egia esan, nahiko kokoteraino nago euskarak folklorekeria kuota betetzeko baino ez balio izatea. Jarrera halako esaldi batekin laburbil daiteke: bueno, bai, euskaldunak gara, eta hortik zehar jarriko dugu zerbait euskaraz, berdin dio zerk eta nola, y cumplimos.
Ondo irakurri duzue Garcia Macua jaunaren leloa?
- Athletic gehiago: ni behintzat, Athletic bakarrarekin konformatu egiten naiz, nahikoa eta sobera daukagu.
- Athletic hobeto: hobeto zer? Macuak hobeto egin nahi duela? Athletic hobeto ikusi nahi duela? Gaztelaniazko “mejor Athletic” horretan jartzen badugu arreta, badirudi “Athletic hobea” esan nahi duela.
Nioena, kokoteraino nago folklorekeriaz. Nik gauza bat eskatuko nioke Athleticen presidente berriari, dena delakoari: hartu euskara serio. Athletic Bizkaiko erakunderik handienetarikoa da, eta ia seguru, jende gehien batzen duena. Erakusleiho ezin hobea da euskarari prestijioa eta izen ona emateko. Kontuan izan, mesedez. Errealaren adibidea badaukagu: