Kaixo blogzale guztioi

Nire izena Ugaitz da, eta abentura berriari hasiera emateko asmoz zabaldu dut blog hau.

Egia esan, euskara Interneten agertzea berebizikoa da Europako hizkuntza zaharrena bizirik mantentzeko, eta hizkuntza modernoa dela argi eta garbi uzteko. Euskaldunok merezi dugu Interneten zer irakurri izatea, ezta?

Bada harri koskortxoa jarri nahi dut ibilbide horretan, nire ekarpen txikia.

Ongi etorriak izango zarete irakurle guztiok, idatzitakoarekin ados egon zein ez egon, betiere errespetu tonua mantentzen baldin badugu, modu onak alegia.

Blog honetan jorratuko ditudan gaiak anitzak izango dira, baina nire interesak aintzat hartuta, batez ere bi gai izango ditugu bueltan ziur asko: euskara eta euskal politika. Hori bai, noizean behin seguru ugaitzkeriaren bat bururatzen zaidala, eta hori barkatzen jakingo duzue seguruenik.

Eta aurkezpen post honi amaiera emateko, zergatik “Hitzak eta hotsak” izenburua? Ideiak, burutazioak, argudioak, azalpenak… burua kolpatzen diguten hitzak besterik ez dira gehienetan, eta buruan daukagun hitz horien hotsa ekarri nahi dut bitakora honetara. Zuen gozamenerako, espero.

Mila esker hona hurbiltzeagatik.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *