Brankatik

Iraganaren oihartzunak lezio.

Orainaren hauspoa sendo.

Geroaren dantza amets.

Ibaiadarrek ibaia jotzen duten puntuan, urak nahasi,  itsasorako bidea hasten.

Ibilbidearen gazi-gezak gozatzen, pairatzen, ikasten, ahazten, oroitzen…  itsasertzerantz beti.

Handitasuna xede.

Arrotzeak anekdota.

Barealdia iraunkor.

Mareak ilargira begira, gora eta behera noiz egin zain, nola egin zain.

Eta zuek Selene adi, babesle, uren kulunka xumetzen.


(Zuentzat lagunok, ibilbide zoriontsua izan)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *