Blanca Urgellek euskarazko “Windows 7” aurkezten digu

Baita Live ere!!! Bibak eta txaloak Microsoftentzat!

Hori bai, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuordetzak horren aurkezpen-ekitaldia antolatzeak… ez dakit nik, baina delitu pixka bat ere badauka, ezta? Nola edo hala, ekitaldirako gonbidapena erori zait esku artean, eta harrituta geratu naiz.

izengabea

Zergatik egin behar ote dio euskal administrazioak publizitatea enpresa pribatu bati? Zeini eta Microsofti gainera!! Ez al gaude krisi garaian? Zenbat balio du halako ekitaldi batek? Microsoftek badauka nahikoa indar irudi-kanpainak bere kaxa ordaintzeko, ez?

Gaur egun software librea gero eta erabiliagoa den garaian, erabiltzaileek gero eta gehiago aldarrikatzen dutenean software mota parte hartzaile hori, Eusko Jaurlaritzak Microsoften bondadeak sartu nahi dizkigu begietatik.

Are gehiago, PSE gobernura iritsi zen software librea eta kultura librea aldarrikatzen zituen bitartean. Kamutsak haiek edo kamutsak gu, baina beste ziri bat sartu digute sozialistek; ai, ai, ai. Dena den, ez da lehen aldia software librea tartean, jende askok desengainua hartzen duena Lopez eta bere brigadekin.

Ez da lehen aldia, baina ez da azkena izango, horretaz ziur nago. Ezin uka genezake sozialistak urrats sendoak ematen ari direla.  Amildegi politikorantz, bai, baina sendoak.

4 thoughts on “Blanca Urgellek euskarazko “Windows 7” aurkezten digu”

  1. Dana ezin da edonolan kritikatu. Tristea da baina geure hizkuntza plazara atera ahal izateko behar beharrezkoa da dirua gastatzea, nahiz eta enpresa pribatuei diru hori emon. Triste baina beharrezkoa dinot, ez baitauka beharko leukeen indar soziala. Beti ordaindu izan jake enpresa pribatuei euskara plazaratu dezaten: filmak, dendak, … Geurea zuzentzen hasi dagigun eta besteak geugana hurbiltzen saiatzen. Euskara indartzeko balio badau, ongi etorri datorrena, azken finean, Mikel Laboak esaten zuen bezala: “… herria da gorputza eta hizkuntza bihotza…”

  2. Ados nago zurekin hein andi baten Poirot. Gauza da, batez ere, ea Microsoft tresnarik egokiena den horretarako, alderdi sozialista beste batzuk aldarrikatu dituenean kanpainan bertan.

    Eskerrik asko parte hartzeagatik eta bloga jarraitzeagatik.

  3. Bada ni ez nator bat Poiroten ikuspegiarekin. Dirua alferrik xahutzea iruditzen zait Microsofti ematen zaion dirutza hori. Bide batez, zenbat ematen zaio lizentziatan? Zenbat euskaratzeagatik? Zenbat diru behar da gero antibirusak eta Microsofti loturiko beste hainbat programa erosteko? EHAAren batean egongo da erantzuna agian baina nik ez dut datu hori inon aurkitu.

    Hori guztia, badakizue zertarako?, bada nire ustez oraindik ere hemendik urte batzuetara Win 7 hori pairatzeko administrazioan, hezkuntzan, etab. Eta gaztelania hutsean askotan, oraintxe gertatzen ari den legez XPrekin. Administrazioaren leku gehienetan gaztelania hutsean instalatzen dute, kudeatzaileen erosokeriagatik.

    Nire lantokian esate baterako:

    http://bihardaberandu.wordpress.com/2010/06/04/software-librea-behar-dugu/

    Diru hori bertoko informatika enpresei ematea zuten, software librea, seguruagoa, azkarragoa, sustatzeko eta mantentzeko.

    Bide batez, esate baterako Linux sistema eragilearen hamaika bertsio dauzkagu aspaldidanik euskaraturik eta ez dugu inoiz sailburu bat horren propaganda ekitaldian parte hartzen ikusi.

    Lotsagarria iruditzen zait jaurlaritzako sailburu andrea Micrososften komertzialarena egiten. Horrela, ofizioka, bertsolari ikustea bat bale, baina sailburu bat…

    Hurrengo batean Patxi bera joan liteke horrelakoak http://www.youtube.com/watch?v=1O7f97tkoAo botatzera, kar-kar.

    1. Eskerrik asko zure iruzkinagatik, eta arrazoi duzu, gero eta urrats sendoagoak eman beharra dago software librearen erabilera orokortzeko.
      Euskarak ere asko du irabazteko

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *