Abertzale “radical”

Abertzale: adj. Dicho de un movimiento político y social vasco, y de sus seguidores: Nacionalista radical. Apl. a pers., u. t. c. s.

raeHortxe RAEk “abertzale” hitzaz ematen duen definizioa. Muturreko abertzalea. Izenlaguna edo adjektiboa gaztelaniak sartzen dio, ez euskarak.

Hitzekin jolasean, gure hizkuntza ere kutsatu nahian dabiltza. Jakin badakite zeinek duen boterea, eta “abertzale” berbari kutsu negatiboa sartu nahi diote errotik, sustraitik, alde radical-etik. Bide batez, euskaldunok zer garenaz lotsatzea lortzen badute, minipuntutxo berdea Akademiarentzat eta Espainiako abertzale (benetan radical) guztien bibak eta txaloak izango dituzte.

Akademia ere politika egitera apuntatu da. Lotsagarri, penagarri, eta Espainia zer den erakusgarri. Ez zen nahikoa epaileekin, hizkuntzalaritzak ere politikagintzan muturra sartu beharra zuen.

Gaur haserre nago. Ez al diote euskarari nahikoa min ematen? Ez al gaituzte euskaldunok sarriegi hizpide?
Mesedez, bakea behar dugu, baina bakea bere zentzurik zabalenean. RAEk zelan definitzen digu bakea? Ziur asko, bakea hitza Akademiak onartuko balu, “desaparición del movimiento terrorista vasco” definizioa emango liguke, gure hitzak zelan erabili behar ditugun gaineko lezio berria emanez.

Zulo, abertzale… katea ez da eten.

12 thoughts on “Abertzale “radical””

  1. Zer esango luke gure RAE-ko lagunek geure Euskaltzaindiak “Español” hitza “Faxista” bezala onartuko balu? Egia da, ez du hori esan nahi, baina hemen esanahi horrekin erabiltzen denez…. Gauza berbera gertatzen da Abertzale hitzarekin, baina RAEko “Espainolek” agian nahiago dute “politika” egitea, hizkuntza baino. Penagarria

  2. Eskerrik asko zure iruzkinagatik Donajiu.

    Zalantza da RAE ez ote den espainiar gizartearen ispilu. Egia ukaezin bat ere badago, eta bada “abertzale” hitza, on artu aurretik, zentzu berezi horrekin erabili egiten zela komunikabideetan.

    RAEk ez du erabilera hori zuzendu, are gehiago, onartu egin du.

  3. Harako hiztegi hura, zein zen… bai, “Hiztegi 80”, bere garaian aitzindaria izan zena, antzeko perlen kabia zen. Esate baterako, eskura badaukazu, “vide” espainiol, eta (buruz ari naiz) “insulto al que se recurre cuando en una discusión álguien se queda sin argumentos”. Orduko “euskaldungoaren” isla doia, dudarik gabe.

    Argi dago euskal hiztegigintzak bide luzea egina duela ordutik hona, eta halakoak desagertu egin direla gure hiztegi modernoetatik (dirulaguntzen premiak ere bere partea izango zuen, noski), eta, antza, zerbantinodun ilustratuek ondiño ez dute euskal maila erdietsi. Infraebroko kontuak, haientzat kalte.

    Argi dago, baita ere, gaurko euskaldungoak ikasi duela zuribeltzezko telebistak garbigunera botatzen eta berriagoak erosten, xehetasun urdin-ñabarrak ilusi ahal izateko. Finean, badakigula garbanzeroak espainiarretatik bereizten. Haiek, aldiz, kontrako bidetik, garaiko “telefunken” zaharrei bonbilla bat erretzen zitzaienean bezala, zuri-beltzez ikusteari gehiegitxo iritzi eta “fundido en negro” (edo intereconomiaren beste edozein saio) ikusi eta ikustea nahiago.

    Greetings from zurigorriland.

  4. Eskerrik asko zure iruzkinagatik “harantzago”. Esango nuke ezagunak garela, ezta? Idazteko modu hori ez da ahaztekoa.

    Zer esanik ez zurekin bat natorrela.

  5. Hara, oporretatik heldu zara! Tira, ea sua ematen diozun blog honi, motel dabil eta, su eten garaian eta reentree egin berritan gatxa dela badakit baina.

    Ondino baten bat zutaz galdezka dabil “hor nonbait”. Infraebrokoak batzuk 😉

  6. Galde dezatela, kar kar.

    Motel? Hilabete geldi eta faltan botatzen al zenuten? A zer ohorea!

  7. “Hilabetean geldi eta…” dinozu baina, hain justu, duela hilabete doi aurkitu nuen bloga eta badakizu, gizona berez urduria da.

    bai de guei… irakurri duzu Amuritzaren azkena? kuriosoa euskara batu oso nazional erabatekoarena, begiraiozu ahal baduzu. Hemen daukazu, sustatun, baina ez “asustatu” 🙂 🙂 beheko iruzkinetan sortu den eztabaidatxoarekin.

    http://sustatu.com/1275379153

  8. Ufa! Paso egin dut eztabaidaz. Interesgarria ematen du, baina egia da apur bat kokoteraino nagoela gure hizkuntzak omen dituen gabeziez eta sasiprofetez (euskaldunak ala erdaldun orojakileak).

    Egia da baita ere irakurtzeko irrika galanta sartu zaidala zainetan.

  9. Ez, ez, hau jarri lehendabiziko postuan 😉

    Gainera, jarri dizudan estekan orrialde batzuk irakur ditzakezu… eta zure blogaren tematikarekin guztiz bat dator.

Leave a Reply to hitzaketahotsak Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *