Gehiegi eman dut post hau buruan neukala eta ezin idatzirik, baina unetxo bat atera behar nuen labur-labur iragan asteburuan izan nuen haserrea plazaratu eta azaltzeko.
Pena da, baina ez daukat asteburuko El Correo eskura, eta barkatuko didazue, baina normalean ez dut erosten.
Kasua da, asteburuan “Izarren Argia” filma ikustea bururatu zitzaidala, eta kasualitatez, El Correoren ale bat aurkitu nuen. Zer poza! Modu errazean kontsultatu nitzakeen ordutegiak eta zine aretoak nire behar, interes eta gogoei egokitzeko. Baina… oh surprise! Film ezberdinen aipamenetan ez nuen “Izarren Argia” inondik inora aurkitu.
Neure buruari zera esan nion, “tira Ugaitz, lasai, ahaztuko zitzaien, begiratu ondoan daukazun zinema aretoen taulan, bilatu ordua eta listo“. Orduan bai, orduan nire haserrea maila gorenera iritsi zen. Bertan ere ezin izan nuen “Izarren Argia” aurkitu, baina bilaketa sakonago baten ondoren honakoarekin egin nuen topo: “Estrellas que alcanzar” (euskera).
Non eta Euskadiko egunkari baten!! Sentitzen dut, baina euskaldunok izenburu jakin batekin identifikatzen dugu filma, eta are gehiago, euskaraz proiektatzen bada, zergatik izenburua gaztelaniaz?
Ondorio bat eta bakarra atera nuen: BOIKOTA euskarazko produkzioari El Correok egiten diona. Argi eta garbi. Edo, mmmm… argazkian bezalaxe, ez ote du filmak erakusten duen garaiko nostalgiarik izango egunkariak, ezta?
Azkenean, haserrearekin, ez film ez ezer, putza! Ea eguraldiari dagokionean oker datorkigun asteburu honetan tartetxoren bat ateratzen dudan.
A mí me parece fatal que nacionalistas como Anasagasti y Azkuna no sepan euskera. ¡VERGONZOSO!
Lehenik eta behin, mila esker zure iritziagatik.
Bigarrenik, eta gaztelaniaz erantzun duzun arren, euskaraz idatzi dudana ondo ulertu duzulakoan, galdera bat luzatuko dizut: zergatik da lotsagarria euskaraz ez jakitea edo jardutea euskal abertzaleen kasuan bakarrik? Eta gainerako euskal herritarrak?
Lotsagarria izango da, izatekotan, euskal herritar batek euskaraz ez jakitea, ideologia aparte utzita. Nire aburu xumean.
Goraintziak.
Zuk idatzitakoaren harira: herenegun-edo, PSOEko J.A. Pastorrek esan zuen “el euskera no es sólo patrimonio de los nacionalistas, sino de todos los ciudadanos”, edo antzeko zeozer.
Zer dauka mozolo horrek esateko euskararen gainean, ba? Doala oiloak ferratzera.
Euskara, nonoren ondarea izatekotan, euskaldunona da.
Pura mierda vasca berbereica, africanoide y casposa. Os echaremos de España tarde o temprano, os lo podeis tomar como cierto.
Horregatil batzuk “el exdiario de Falande” deitzen diogu, orain PPren ingurukoa. Penagarria dena, zera da, euskaldun eta abertzale asko mantentzen dutela egunero erosten.
Eskerrik asko Unai eta Jontxu, jarraitu parte hartzen.
“Kromatoni” dagokionez, ez dut bere iruzkina ezabatu nahi izan, berak esandakoaren zati bat bederen egia bihurtzea espero dudalako, horiek baitira ni Espainiatik oraindik eta gehiago aldentzen nauten iruzkinak.
Eta erabiltzen dituzun izenlagunak, Kromaton, etxe barruan ondo ikasitakoak direlakoan nago, adibidea lagun. Goraintziak.
Es imperdonable que un nacionalista desconozca su lengua. Iñaki Anasagati e Iñaki Azkuna no saben euskera, y, lo que es peor, NO TIENEN NINGUNA INTENCIÓN DE APRENDERLO.
Zure iritziaren ildora, Alberdi jauna, lotsagarria bada euskara ez jakitea (zuk erabili duzu berba), edozein euskal herritarrentzat izango da berdin, ez soilik euskal abertzaleentzat.
Guztiona bada, guztiok izango dugu zertan lotsatu.
Onbre, Ugaitz, Deiako trollak sartu zaizkizu blogean! Atsekabean lagun!
P.D.: Barbara Goenaga ikustera zoaz zu, eta ez “flin”-a, piratatxu, esan egia.
Trolak zer dira? Gezurrak kontatzen dituzten munstro itsusiak? Azkenean blogaren izena aldatu beharko dut: “Deabruak & Dragoiak”. Horrenbeste izaki fantastiko…
Eta Barbara Goenaga? mmm… Zein da hori?
Zorionak post honetaz… ba da garaia norbaitek “El Correo Español”-en buruz egia esaten duela. Ezinezkoa da hainbeste jende Euskadin “egunkari” hori erosten duela.
Mila esker Irati, eta jarraitu bloga irakurtzen, ea gainerakoak gustuko dituzun ere bai.
El euskera , indudablemente es una lengua trascendental , historicamente lo es , junto al hebreo y a aquella lengua Guanche , desaparecida por completo de Canarias , desde el punto de vista historico lo mas llamativo del idioma euskera o del guanche es que poseen escasa semejanza alguna a dialectos indo europeos y el euskera si tenga cierta afinidad al lenguaje Finni ,hablado en la remota Troya , alguna semejanza Mediterranea ,es posible , la cultura vasca a sabido conservar su idioma sobrepasando incluso la penetracion romana ,desde el punto de vista intelectual y de conservacion de la idiosincracia , es admirable.