Jainkoak hala nahi duelako? (erlijioa vs. politika)

Kataluniako kanpaina hasi da eta Zapaterori, behingoagatik, zentzuz beteriko hitzak entzun dizkiot: “Aita Santuak nahi dituen legeak egin behar al ditugu? Espainiarrek nahi dituzten legeak egin beharko ditugu, ezta?”. Ez da literala, baina gaztelaniazko hitzez hitzekoa erraz aurkituko duzue sarean.

Egia da, erlijioak ezin du herri baten politika baldintzatu, Erdi Aroa aspaldi daukagu iragan. Estatuek politika eta erlijioa banatzea ezinbesteko dute aurrera jarraitu ahal izateko, arrazoi sinple batengatik: gizartea plurala da, eta fede anitzekoak egongo dira, ez fededunak, eta fedea bere modura bizi dituztenak ere bai.

Are gehiago, fedea eta politika nahastea muturrera eramanez gero, Estatu Batuetan iaz John Simkus errepublikarrak esandakoak esatera eraman ditzake politikariak: “Gizakiak ez du Lurrarekin amaituko, ez da uholderik egongo, Jainkoak hala zin egin baitzion Noeri, eta horiek dira Jainkoaren hitz hutsezinak”. Legebiltzarrean berotze efektua eztabaidatzen ari zirela bota zituen Simkusek berbok. Diskurtsoa Genesiko pasarte batzuekin jantzi zuen gainera.  Hemen duzue bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=iW5WHkT45Vs

Erlijioa, bada, sinesten dutenenentzat, eta politika guztion gizartea eraikitzeko.

3 thoughts on “Jainkoak hala nahi duelako? (erlijioa vs. politika)”

  1. Eta zergatik ezin daiteke sortu herri bat erlijioak dituen baloreetan oinarritu?. Bestela hausnartu EAJtak bere sorreran eta bere estatutoetan jartzen dauana, edota beste hainbat alderdi, nahiz eta ez erlijiosoak ez izan,. Askotan horretarako sortzen dira, bai alde egoteko zein kontra egoteko. Baina guztiak erlijioari zerbait esaten deutsie.

    1. Argi dago erlijioak eraginik baduela, baina fedeak ezin du herrialde baten zuzendaritza gidatu. Guztiontzat gobernatu beharra dago. Hau da, Vatikanok, nire ustez, ez du inolako autoritaterik herrialde baten nola gobernatu behar den esateko. Fededunek nahi dutena egin dezatela, baina gobernuak guztiontzat dira.

  2. Pingback: URL

Leave a Reply to hitzaketahotsak Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *