Gaur lexikoa ikasiko dugu, eta ikusi egingo dugu hizki bakar batek nola alda dezakeen esanahi oso bat:
1. Kuku egon: ezkutuan egon.
2. Kuku egin: amore eman.
Bi bokal horien artean daude Lopezen oraina eta etorkizun hurbila, eta Lopezen dilema. Aurpegia eman behar zuenean, atzo, PSEren Komite Nazionalean, baloiak kanpora botatzea erabaki zuen berriro. PSEren emaitzak txarrak izan direla onartu zuen, eta lidergoetan aldaketak behar dituztela, baina berak bere [Enlace roto.] legitimitate osoa duela aditzera eman zuen. Hortaz, emaitzak txarrak bai, ardura berea zela onartu bai, baina ardurarekin koherente jokatzeaz… jai! Burua zuloan sartu du azken baten, ostruken antzera.
Bestalde, kuku egitea eskatuko diotenen presioa jasan behar izango du datozen egun edo hilabeteotan; eta dagoeneko atera egin dira Odon Elorza edo Jesus Eguiguren bezalako sozialista ospetsuak, Donostiako alkate ohi izango dena eta PSEren presidentea, hurrenez hurren.
Baina atzo, Lopezek prentsa aurrean botatako adierazpenetan, hanka sartze politak entzun ahal izan genituen. Ez ditut guztiak jarriko, bestela hitzaldi osoaren transkripzioa jarri beharko nukeelako hemen (berbok jatorrizko gaztelaniazkoan ipiniko ditut, itzulpenetan xehetasunik gal ez dadin):
– “Tienen que optar por una Euskadi moderna, o por una Euskadi que se para en el tiempo y pierde progreso y competitividad. Y no vale decir una cosa y hacer la contraria” (EAJz eta jeltzaleek Bilduri eman diezaioketen sustapen hipotetikoaz): mundu guztiak gogoratu egiten duen arren, badirudi lehendakariak ez duela gogoratzen PPrekin ez zuela inoiz paktatuko esan zuenekoa.
– Madrilera txangorik egitea balio izango ez duela esan eta gero, EAJk Zapaterorekin erdietsitako akordioak aipatu barik, honakoa bota zuen: “Las decisiones sobre los gobiernos locales de Euskadi, los socialistas vascos las adoptamos aquí”. Inplizituki, beraz, onartu egin zuen Euskadiko sozialistek ez dituztela Euskadiri buruzko erabaki guztiak hartzen. Urrutiko kontrola jarrita daukate, eta Madriletik mugitzen dizkiete hariak; lehendakariak esana.
– “No nos han ganado” […] “Hemos perdido nosotros”. Eta hori da errematea, ez da askorik esan behar, baina detailetxo bat bakarrik: lehendakaritza lortu zueneko hauteskunde horietan, zeinek irabazi zuen? Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Ibarretxek, Lopez jauna.
Ondorioa garbia da, lehendakari: kuku egoteari utzi, eta has zaitez kuku egiten.
Ku-ku belaunaldikume honekin zer nahi zenuten, bada?
Nahi? Alde egitea.