Larreina vs. Antigüedad

Sal diezadatela nahi duten bezala, baina Antigüedad Bizkaiko zerrendaburu eta Larreina Gipuzkoako zerrendaburu ikustea koalizio beretik antagonikoa iruditzen zait.

Hemen ez naiz sartuko batak edo besteak duen ideologiarekin, baina nabarmen desberdina da. Iñaki Antigüedad Ezker Abertzalearen estandar onartuetara ondo egokitzen den hautagaia da, baina Larreina? Fededuna, Opusekoa… Ez dakit, begietara min ematen du.

Baina ez hori bakarrik, atzo bertan, Twitterren, honakoa botatzen zuen Eusko Alkartasunakoak Raxoi eta Rubalcabaren eztabaidari buruz:

larreina
Los dos han huido del problema fundamental de España: su modelo socio-económico, su estructura económica. No tienen modelo alternativo
08/11/11 00:26

Ildo horretatik, badirudi Larreinak baduela proiekturen bat Madrilen aurkezteko, Madrilen zer edo zer eztabaidatu edo aldatzen saiatzeko grina, identitate kontu mardulez gain. Baina Publico egunkarian, atzo bertan ere bai, Antigüedadi egin zioten elkarrizketari erreparatuta, bere hitzek Larreinarenak ezabatzen dituzte: “No vamos a Madrid a participar en la gestión del Estado, que en su propia esencia constitucional niega el derecho del pueblo vasco a decidir su futuro”. Ez doaz, beraz, ekonomiaz hitz egitera Madrilera.

Badirudi arazoak daudela Amaiurren proiektu garbi bat identifikatzeko, egitasmo zehatz eta garbiak. Ondo dago independentzia aldarrikatzea, ni ere horri lotzen natzaio, baina horrek bakarrik ez du balio. Ideiak behar dira, proiektuak, plangintzak, proposamenak, e.a. Eta Josu Erkorekak, adibidez, oso garbi dauka hori guztia, behin eta berriro errepikatzen baitu Euskadin eta Euskadirentzat egindako programa bakarra aurkezten duela EAJk. Gainera, badago programa hori non kontsultatu.

Euskal hautesleria nahasteko maniobrak asko dira, beraz. Ez bakarrik PPk eta PSOEk bipolarizatzeko asmo zital horrekin erakusten dizkigutenak, baita Amaiurrek ere hitz lodiak darabiltzanean aditzera ematen dituenak ere. Amaiurren musika abertzale askoren gustukoa izan daiteke, baina musikari hitzak ere jarri behar zaizkio, abestia ondo borobiltzeko.

Baina badirudi hautesleriak, Euskadin, Erkidego Autonomoan bederen, gauzak oso garbi dituela, eta [Enlace roto.]. Bakearen alde egindako lan eta ahaleginak balio duelako, ekarritako transferentziek ere zenbatzen dutelako eta EAJri esker Madriletik ekarri den diruak krisiaren efektuak lausotzen lagundu duelako.

Hori da musika eta letra edukitzea. Eta musika eta letra horren erritmoa, apurka, Nafarroara ere hedatzen hasiko da. Azkenean lana eta ideiak baitira baloratu beharrekoa, eta jendeak baloratzen dakiena, lehenago edo beranduago.

Eta hori guztia gutxi balitz, umore puntuarekin amaitzeko, uste dut Independentziarena aldatu eta zuzenean Espainia konkistatu behar dugula, behintzat Espainiako neska eta emakumeak konkistatu. Juer! Abertzale bat da Espainiako emakumeen politikaririk kuttunena. MERITAZO, URKULLU! Taldea eta guzti egin dute Facebooken, “Urkullu, queremos un hijo tuyu” XD

6 thoughts on “Larreina vs. Antigüedad”

  1. eta zergatik ez Arzallus vs Imaz edo Egibar vs Azkuna-urkullu? abertzale euskaldunak vs españolistak? larreina eta antiguedd bezalako gendia egotia amaiurren pluraltasunan eradua da baina denak abertzaliek!! zuek berdina esan ahal dozue?? aurrera amaiur!!

    1. Berdin-berdin esan ahal dugu, bai. Agian arrazoi handiagorekin, aberria eraikitzean dagoen esperientziagatik.

  2. Amaiur koalizio Independentista bat da. Lortu nahi dutena da Euskal Herritarren eskubideak onartzea herri bezala eta politika ezkertiarrak defendituko dute. Hau da, pp-kk abortoa kendu nahi badu, homosexualen eskubidea, langileei eskubideak kendu, pentsioak jeitsi, emakumeen eskubideak…Amaiurrek horri aurre egingo dio. Ikusiko dugu 4 urteetan zer egiten duen, erabakitzeko eskubidean geldituko dela esatea, tontakeria bat da. Badakigu denok, beldurraren eragina dela, Amaiurrek artu duen eta artu dezakeen idarra dela eta, azkenaldia faltsukeri asko esan dira.

    Koalizio bat denez, ideologia desberdinak daude, hain zaia da hori ulertzea? Larreina opusekoa, bai, eta pnv-ko asko ere, eta? pnv-ko bat opuseko izategatik, eta beste bat ez, antagonikoak dira beraien artean?

    Gainera Larreina eta Antiguedad independentistak,
    eta bestetik Egibar eta Urkullu?? Zuk erantzuten badidazu…Bata bai eta beste ez, ez dakit beraiek ere ez…

    pnv-k berriz, bere programan transferentziak, seguritate soziala… eramango ditu madrilera, baina dirudienez pp-k bakarrik gobernatuko du, hau da, berdin da ze programa duen pnv-k, ez du ezertarako balioko, pp-k nahi duena egingo du. Izatekotan transferentzia batzuk kendu egingo dizkigu edo behintzat beldur hori dute pnv-koek.

    Baina hauteskunde hauek, pnv-ri irabazteko aukera da, eta horrek emango zuen indarra hurrengo hauteskundeetarako handia izango da.

    Behintzat interesgarri dagoela politika Euskal Herrian argi dago. Egia da Amaiurrek garaipena lortzeko eta pnv-k galtzeko dela, baina auskalo nork irabaziko duen.

    Aio.

    1. Bukaeratik hasiko naiz, lehenik eta behin, zure iritzia eskertuz.

      Bozka aldatu egiten da PPren gehiengo absolutu posiblearen arabera? Oso ondo. Nik behintzat, Euskadiren interesen arabera bozkatuko dut, eta gero, ikusiko dugu nor ateratzen den presidente Espainian. Horretarako, programak ikusten ditut, proposamenak, egitasmoak, ideiak… Amaiurren kasuan ezin izan dut kontsulta hori egin.

      Auzitan jartzen duzu Urkullu edo Egibarren independentismoa, baina errotik oker zaude, askotan esan baitu EBBren presidenteak EAJ alderdi independentista dela. Entzun diodan azken aldia gogoratzen dut, gainera, eta gogoratzen dut Athletic eta Atletico Madrilen arteko norgehiagokaren atsedenaldian izan zelako, RTVEren 24h kanalean, hain zuzen ere.

      Amaiurren gaineko faltsukeriak ez dakit, nik programa eta adierazpenak hartzen ditut, eta hortxe daude, prentsan. Amaiur koalizioko batzuentzat ez dago euskaldunon interesik jokoan Madrilen, erabakitzeko eskubidea ez bada. Bien bitartean zer? Han har daitezkeen erabaki guztiez paso? Eta gainera soldata kobratu? Ea zein den Euskal Negozioaren Alderdia orduan, horrenbeste kritikatu dena.

      Eta bukatzeko. Badakit Amaiur koalizioa dela, baina horrek ez du esan nahi Larreina bertan ikusteak begietako minik ezin eman diezadakenik.

      Eta esandakoa, eskerrik asko zure iritzia modu onean botatzeagatik, ea gehiagotan hurbiltzen zaren hemendik.

  3. EAJ-n sinestunak egotearen galdera ez dot ulertzen, ?????? jauna, irakurri egizuz alderdiaren estatutoak.
    Artikulu honek argi izten dau gauza bat. EAJ-k badakiela nondik datorren eta nora doan, nahiz eta askotan hartzen dauazan bideak ez izan gutariko askok nahi izango genduzenak. Beste alde batetik Amaiur-ek ezin du berdina esan. Baliteke nora heldu nahi dauan jakitea, hots, poterea lortzea, hain zuzen ere beste batzuei hainbesteetan kritikatu izan deutsien gauza.
    Larreina vs Antiguedad ezin dala kritikatu dinoe orain, beste alderdietan ere horrelakoak gertatzen ohi diralako, baina, ez al dabe hau bera lehenago eurek kritikatu? Beste alde batetik esan behar da, EA-ren helburua noiztik izan da ezkerra? Poterea galtzen hasi zen momentuan hasi zan.
    Poterea lortzeko akordio honek badauka iraungitze data. Jada, Nafarroa aldean, usteltzen hasia da.

    1. Ikusiko dugu zer gertatzen den epe labur-ertainean.

      Milesker iritziagatik, Poirot.

Leave a Reply to gutarrak Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *