Hementxe berton daukazuen Eraikuntza L.H.ko Institutuaren (sic) kartela ikusi dut kaletik jarrita. Ez dakit zergatik deitu zidan arreta, baina kontua da irakurtzen hasi nintzela. Irakurri ondoren, nire alde iluna atera zen, kartela bere lekutik kendu eta eskaneatzeko behar nuela erabaki nuen. Horrelako aurkikuntza mundialak ez dira egunero egiten.
Tira, azalduko dizuet. Kartela irakurtzen jarri, eta hasiera baten, sutan jarri nintzen. Zelan ote zen posible kartel baten horrenbeste akats ikustea euskarazko testuetan? Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren logoarekin. Baina guztia irakurri ondoren, argia piztu zitzaidan, zeharo oker nengoen. Nik akastzat jotzen nituen horiek, Arrigorriagako euskalki berri baten ezaugarriak baino ez dira. Badakizue, hizkuntza bizirik dago.
Hementxe dituzue, beheko irudian ondo ikusten ez badituzue, kartelean agertzen diren Arrigorriagako euskalkian idatzitako esaldiak:
- “Zure etorkisunari buruz pentsatu!”
- “Nork esango luke geure entrepresa eramango genuela Lan Arrikuen Prebentzioa”
- “Igeltxerotza eraikuntza ikasleak gara ¡Errekomendatzen dizugu!”
- “Euren familiakoa izango banintz bezala sentitzea lortzen dute” (gaztelaniazko bertsioa: “aquí nos sentimos como una gran familia”)
- “Notak asko hobeagotu ditugu pozik nago ikasten lanbide on bat izango dudala etorkizunean”
- “Margozten, papera eta azulejoak, pintzen mutilenak? guri asko gustatzen zaigu”
- “Aurten amaitzerakoan atzerrirajoango gara praktikak egitera ¡
Ez esan euskalki berri honek xarmarik ez duenik. Jo! Luis Lucien Bonaparte bezala sentitzen naiz. 🙂
¡Kant bilibi!
Neider kan ai. XD
Hasieran barregura sortzen badu ere, egoera negargarria da. Tristea ta lotsagarria.
Halakorik gaztelaniaz agertuko balitz… zelako komeriak!
Milesker zure iruzkinagatik