“Basque separatist is freed“ dio New York Times egunkariak, hau da, “Euskal independentista bat askatu dute”.
Pozik jartzen ziren sare sozialetan dabiltzan Ezker Abertzalekide eta zale asko, dirudienez, euren ustez, Espainia eta espainiarrei min handia emango dielako New York Times-ek ETAkide bati “separatist” deitzea eta ez “fucking terrorist” (“fucking” hori ez da nire uztakoa). Ospatzeko modukoa iruditzen zitzaien kalifikazio hori, Espainiara begira beti, jakina.
Baina gatozen Euskadira. Eta Euskadin zer? Zer eragin dauka horrek gure herrian? Ba, nire ustez, tamalgarria da. New York Times-ek “separatist” berba erabiltzen du euskal terroristari kalifikazioa emateko. Hau da, euskal mugimendu independentista guztia terroristatzat jotzen du Estatu Batuetako egunkari horrek, eta Ezker Abertzalekoak pozik. Ba barkatuko didazue, baina bagaude asko eta asko “separatist” garenak, baina ez “terrorist“, eta gauzak desberdintzea ez dago batere gaizki.
Gero gertatuko da gertatzen dena, ez dituztela partea eta unibertso osoa desberdinduko eta haserre jarriko garela. Ba jarraitu horrelakoak txalotzen.
Neurri batean ondo zaude, artikuluak “la parte por el todo” hartzen duela badirudi. Dena den beste ikuspuntutik uler daiteke, hau da, separatistak ez direla benetazko terroristak (eta horrela har dezake ezker abertzaleak, noski). Honekin lotura haundia du atzerrian maiz ikusi dudan pentsaketa batek: euskaldun guztiok Espainatik kanpo sentitzen gara eta ondorioz independentistak gara, denok. Jarrera hori ezker abertzaleak zabaldu du, aspalditik eta arrakasta haundi batekin. Eta seguraski nazionalista gehieank horrekin bat etorriko lirateke. Baina, New York Times-en atzoko berrian bezala, hori ez da batere egia. Eta berriro ere hartzen du “la parte por el todo”. Zer uste duzu?
Arrazoi duzu, baina Ezker Abertzaleak, preso politiko terminoaz haratago, onartu beharra dauka ETA talde terrorista dela, eta beraz, ETAkideak terroristak dira edo izan dira.
Nire ustez, “talde armatu” edo “aktibista politiko” bezalako eufemismoek ez dute ETArekin balio. Abertzale guztiok ez gara berdin aritu izan herri askapenean, eta horrek argi geratu behar du erabiltzen dire berbetan ere bai. Aberriaren zale denak, gainera, ez lioke inoiz bere aberriari kalterik egingo, eta kalteak handiak izan dira edo izaten ari dira.
Milesker zure iritzia plazaratzeagatik