Lotan nago, begiak itxita…

Erreforma fiskala heltzear dago Gipuzkoara. Bueno, edo Bilduk esango lukeen bezala, “etorri dira inposatzaile hauek herria izorratzera” (haiek beti dira herria). Ez dago gogoratu beharrik, baina erreforma fiskala hiru alderdiren eskutik helduko da, EAEko herritarren gehiengoa ordezkatzen dutenak, gipuzkoarrak barne. Eta Batzar Nagusiek onartuko dute, gipuzkoarren ordezkariek.

IzengabeaGipuzkoako Foru Aldundiko agintariek ondo dakitenez erreforma gipuzkoar gehienek onartu egingo dutela Batzar Nagusien bitartez, tramitea luzatzen saiatzen ari dira. Orain, esaten dute denbora behar dutela erreforma ondo aztertzeko, oso gai garrantzitsua delako.

Hori bai, bitxiak izan dira Bilduk eman dituen pausoak erreforma honekiko. Hasiera batean, guztiz aurka azaldu ziren, hori atzerapausoa zelakoan Gipuzkoan. Orain, ordea, denbora behar dute erreforma ondo aztertzeko, ezin dute arinkeriaz jokatu ([Enlace roto.]). Beraz, ondorioa argi eta garbia da: arinkeriaz jokatu zuten Bildukoek erreformari, akordio fiskalari, lehen unetik, bizkarra eman ziotenean.

Gertatzen dena da konturatu egin direla bakarrik daudela momentu honetan, eta ez direla gai izan herri akordio handi batera heltzeko. Denbora orain? Adarra jotzen? Imajina dezaket, gauero, Martin Garitano kantatzen, agian, ETBko hurrengo “Euskal Kantuen Gaua” prestatzen: lotan nago, begiak itxita…

 

 

 

One thought on “Lotan nago, begiak itxita…”

  1. Manari dut izena. Gure hizkuntzan, oihaneko musker indartsuei deitzen diegu horrela. Baina erregistro zibilean izen espainolak eman behar izan ditugu eta Bartolo Ushigua (_) naiz zure hizkuntzan. Zaparook Amazonaseko herri indiarrik handienetakoa ginen eta gure xamanak guztietan jakintsuenak: gutxienez, bostehun sendabelarren sekretuak ezagutzen zituzten.” Manarik 25 urte ditu eta azken xamanaren semea da. Duela hiru urte hil zitzaion aita: Pastaza eskualdean (Amazonasen) bizi diren 115 zaparoen burua zen. Pastaza Quitotik 240 km?ra dago, hegoalderantz, Conambo ibaiaren ertzean. Ibai horretatik heldu zaizkie ezbehar guztiak, zaparoen gainbehera eragin duten zorigaitz guztiak: kolonizatzaileak, gaixotasunak, kautxuaren “booma”, esklabotza, gerrak, petrolioaren ustiapena, “modernitatea”_ “Zuriak gure oihanera kautxu bila etortzen hasi zirenetik”, gaineratu du Manarik, “esklabo?lanak egitera behartu zituzten gure anai?arrebak. Saldu ere egin izan dituzte, merkantziak balira bezala. Zuriak etorri zirenean, ezagutzen ez genituen gaixotasunak ekarri zizkiguten. Gure xamanek ez zekiten nola sendatu eta, ondorioz, zaparo gehienak hil egin ziren.” “Estatu honetan ofizialki ez dago zaparorik”, zioen 90eko hamarkadaren hasieran Ekuadorren argitaratutako testu batek. Baina zaparoek ez dute etsi eta aurrera egin nahi dute, nahiz eta ezin konta ahala oztopo dituzten. Ezin konta ahala, kontaketa?sistemaren azken zenbakia hiru baita bertako hizkuntzan. Gazte zaparoen borrokak hiru helburu nagusi ditu: hizkuntza berreskuratzea, lurraldea behin betiko mugatuta geratzea eta Peruko mugaren beste aldean bizi diren senideekin bat egitea. Manari da gazte zaparoen burua eta Pastazako Herri Indigenen aldeko Erakundearen (OPIP) laguntza ere badu. Orain dela hiru urte erabaki zuten, hain zuzen, beren kultura eta bizimodu tradizionalaren (biltzaileak eta ehiztariak dira) alde borrokatzea. Emaitzak ez dira oso onak izan, ordea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *