Ez zaizkit Gipuzkoak errepideetan jarri dituen seinaleak gustatzen, batez ere, gaur egun oso anitza ez den organo batek proposatutako estilo liburu nazionaletik hartuak direlako. Izpirituarekin ados egon ninteke, baina gauza hauek bestela adosteko modukoak iruditzen zaizkit, eta nazio mailan, ez lurralde historiko jakin baten.
Hori aparte utzirik, Carlos Urquijo jaunak, Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn, duen jarrera penagarria da. Esaten du euskararen legea errespetatzen ez dutela aipatu seinaleek ez daudelako ele bietan, euskaraz eta gaztelaniaz alegia.
Nik espero dut Urquijo jauna arakatzaile lanetan ibiltzea berdin-berdin, gure geografia guztian gaztelaniaz soilik agertzen diren seinale eta agiriak salatzeko, horixe baita Euskararen Legearen izpiritua, euskara bultzatzea, ez gaztelania babestea. Mesedez eta faborez!