Lapurrak, herria salgai jartzen dute, Euskal Herriko Negozioaren Alderdia, puska ederra atera nahi dute patrikan sartzeko, kapitalaren morroiak…
Hori guztia eta gehiago entzun ahal izango genuke Ezker Abertzalearen ahotik honako hau (El Correok atzo argitaratuta) EAJk gobernatutako Udal baten gertatu izan balitz.
Eta ez du merezi asko gehiago esateak, ondorioak erraz ateratzen dira.
Politikan, askotan, nahiko ez zenukeen lekuetan egotea egon beharra duzu. Modu kolokialean esaten den bezala, arraina harrapatzeak ipurdia bustitzea dakar. Horregatik ez zait batere gustatzen, askotan, Ezker Abertzaleak izaten duen jarrera. Adibidez, Amaiurrek Kongresuan izan duena Juan Carlos I.aren abdikazioaren bozketan: gaia gustukoa ez dutenez, alde egiten dute legebiltzarretik eta listo; erantzukizun handiko jarrera. Kongresuan egon nahi ez badute, zergatik doaz?
Antzeko jarrera somatzen da Kutxabank Fundazio bihurtzeko prozesuan. Legeak behartzen du aldaketa hori, baina Gipuzkoako Kutxan erabaki hori hartu nahi ez dutenez, eta EAJri leporatu nahi dizkiotenez munduan gertatzen diren gaitz eta gaitzerdi guztiak, legez erabaki beharra dagoen horretatik ihes egingo dutela ematen du, oso modu koldarrean.
Horregatik, gaur, Felipe VI. koroatzeko zeremonian, pozik geratu naiz Urkullu lehendakariak eta Mas presidenteak izan duten jarrerakin: errespetu instituzionala bai, ezadostasuna agertzea ere bai. Erabat ados!
Espainiako Erregearen abdikazioa eta horri lotuta datorkigun Felipe VI.aren koroatzea dira asteko albisteak, eta izango dira, ez bakarrik uztailaren 18an tronista berria (Emma Garcia, barkatu) izan arte, ez, ondorengo egunetan ere zeremonia komentatzen ibiliko dira, eta abar luze batekin.
Dena dela, Espainiako Kongresuan tramite “txiki” bat egin behar da oinordetza hori burutzeko, bozketa burutu behar da Juan Carlosen abdikazioa eta Feliperen koroatzea onartzeko, dena batera.
Horren aurrean, EAJk erabaki egin du botazio horretan abstenitu egingo direla Euskal taldeko diputatuak, eta entzun izan dira ahots batzuk esaten jarrera horrek legitimatu egiten duela monarkia. Bada, baieztapen horri, iruzkin labur batzuk egin nahiko nizkioke:
1. Monarkia ez du Kongresuak legitimatuko bozketa horretan, monarkia 1978ko Konstituzioak legitimatzen du. Erregea hil izan balitz, ez litzateke Kongresuko tramiterik beharko. Gertatu dena izan da erregeak abdikatu egin duela. Gogora dezagun, bada ez bada, Konstituzioko 57.1 artikuluak dioena: “Espainiako Koroa jaraunspenez jasoko dute Joan Karlos I.a Borboikoa maiestatearen oinordekoek, dinastia historikoaren jaraunsle legitimo izanik bera. Koroaren oinordetzan, premutasun- eta ordezkaritza-hurrenkera arauzkoari jarraituko zaio, aurreko lerroa lehenetsiz ondorengoei; lerro berean, gradu hurbilagoa urrunagoari; gradu berean, gizonezkoa emakumeari; eta, sexu berean, adin handiagokoa adin txikiagokoari“.
2. EAJk, alderdi abertzalea izanik, trantsizio egoera hau Euskadiren, nazio gisa, statusa aldatzeko eta erabakitzeko eskubidean sakontzeko aukera legez ikusten du. EAJren iparra Euskadi da eta ez Espainia. Espainiar errepublika aldarrikatzekotan, nire ustez, lan hori ez dagokio euskal abertzale bati.
3. Errepublika nahi dutela espainiarrek? Oso ondo, egin dezatela erreferenduma, baina hori ez da Kongresuan bozkatuko dena. Kongresuko bozketa horretan ezezkoa ematea Juan Carlos I.aren abdikazioa ukatzea da. Ez al zaigu abdikazio hori ondo iruditzen? Juan Carlos I.ak jarraitzea baino hobeto bai behintzat, ez?
Gauza gehiegi entzun eta irakurtzen da hortik, fundamentu eskasekoak, eta behar bezala argudiatu gabekoak. Nik abertzaleei koherentzia eskatuko nieke, eta EAJren jarrera ezin esan daiteke abertzaletasunarekin koherentea ez denik. Izan ere, koherenteena da.
Ia hiru urte igaro dira ETAk borroka armatua utzi zuenetik eta horrek izugarri aldatu du euskal gizartearen bizimodua, baina argi dago bakea egonkortu beharra dagoela. Bakea ez dator borroka armatua uztetik, edo ez hortik soilik behintzat.
Bakea askoz gehiago da. Bakea da aurkari politikoarekiko eta herrikideekiko errespetua, bakea da demokrazian benetan sinestea eta gizartea argudioz konbentzitzen saiatzea. Baina Ezker Abertzalearen imajinarioan, zoritxarrez, indarkeriak badu bere lekua oraindik, indarkeriaren nolabaiteko justifikazioa; berdin pentsatzen ez duena hitzez, irudiz eta ekintzez izutzea ez dagoela gaizki alegia. Eta hori guztia antzeman egiten da, batez ere, Ezker Abertzaleko gazteriak (gazteria “ofiziala” esan dezagun) gizarteratzen dituen mezuetan.
“Zuen burua gure jo puntu”, “eman sua”, gerrillarako (erabili egiten duten hitza) prest dagoen gaztea, beti “tresnaren” bat esku artean. Hori da, oraindik gaur egun, Ezker Abertzalearen balaunaldi berrietan ereiten ari diren hazia. Ez da harritzekoa, beraz, gizarteak eskatzea Eusko Jaurlaritzari bakea jar dezala lehentasunen artean, eta bakearekin batera, konponbidea eta bizikidetza.
Baina adibide horiekin nahiko ez bageneuka, kartel horiek herrietako edozein lekutan itsatsita aurkitzeaz gain, hormetan mehatxuzko leloak ikus ditzakegu asteburuz-asteburu:
Nola eraikiko dugu bizikidetza hori herri honetan? Horri buruzko tailerrik egingo al dute Burutakzio topaketetan Ezker Abertzaleko gazteek? Ba komeni da.
Ez dago halako galera defini dezakeen hitzik. Eredu ikaragarria joan zaigu, kudeaketa bikainaren adibide, eta politikari hurbila, gardena, nortasun handikoa. Enmarkatu beharreko eredua.
Besarkada bat familia eta lagunei. Gaur egun tristea da.
Argazkiaren iturria: ABC (bai, ados, baina hain da argazki aproposa…)
El Mundok hauxe argitaratzen zuen gaur goizean, Twitterren (nahiko lotsagabe, egia esan):
“Cosas fingidas” dio El Mundok? 2004ko martxoaren 11n, Madrilen izan zen treneko atentatua ETAk buruta zuela zioen teoria zoroa hainbat urtez mantendu izan duen egunkari berberak?
Baina zer uste dute? Memoriarik ez dugula?
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.AcceptRead More
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.