Bart de Wever euskaltzalea

Ez dut uste azalpen gehiegi merezi duenik. Flandesko politikari honek, Bart de Weverrek, Sabino Arana Fundazioaren saria jaso zuen igandean Arriaga Antzokian. Saria eskertzerako orduan, gaztelania, ingelesa edo bere ama hizkuntza hautatu beharrean, euskaraz egin nahi izan zuen.

Diotenez, bere herriko euskaldun batek lagundu zion hitzaldiarekin, grabatu omen zizkion ahoskera eta intonazioa, eta de Weverrek orduak eman zituen  grabazio hori entzuten Arriaga Antzokian irakurri zuena irakurtzeko irakurri egin zuen moduan.

Nire miresmena eta esker ona. Hementxe duzue mugikorrarekin grabatu ahal izan nuen bideoa: