Irudi batek dena azaltzen duelako:
Bai, ondo ikusi duzue, Jose Barrionuevok kale bat dauka bere izenean Almeriako Berja udalerrian.
PSOEren Barne ministroa izan zenak 1982 eta 1988 artean, gero Garraio ministroa (1988-1991), 10 urteko kartzela zigorra izan zuen eta 12 urteko desgaikuntza GALek Segundo Marey bahitzeagatik, eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzeagatik.
Gaur egun, Berjako alkatea PP alderdikoa da, baina 2007tik bakarrik. Aurreko aginte zerrenda guztiak, demokrazia garaian, PSOEkoak izan dira, lehena izan ezik (UCD). Hona zerrenda:
1979–1983 Federico Moreno Ferrón UCD
1983–1987 Manuel Ceba Pleguezuelos PSOE
1987–1991 Manuel Ceba Pleguezuelos PSOE
1991–1995 Manuel Ceba Pleguezuelos PSOE
1995–1999 Manuel Ceba Pleguezuelos PSOE
1999–2003 Manuel Ceba Pleguezuelos PSOE
2003–2007 Serafín Robles Peramo PSOE
2007– Antonio Torres López PP
Ez dut aurkitu zehatz-mehatz noiz jarri zitzaion Jose Barrionuevo izena Berja udalerriko etorbide horri, baina pentsatzekoa da PSOEko alkateren batek egingo zuela (Manuel Ceba?), hor baitaude agintean emandako urteak (24, eta horietatik 20 urtez izan da Manuel Ceba alkate). Dena den, PPk, lau urte gobernuan egon eta gero, ez dio etorbideari izena aldatu.
Adibide hau ikusita, esan daiteke PP eta PSOEk ez dutela inolako begirunerik biktimekin, eta are gehiago, PSOEk terrorismoaren apologia egiten duela ere esan daiteke, terrorista bati kale bat dedikatu baitio, kondenatuta dagoen estatu-terrorista bati.
Urrunago joanda, esan liteke PPk eta PSOEk euren gogoko terroristak dituztela? Begi onez ikusten dituzten kriminalak? Nork bere ondorioak atera ditzala, baina Alderdien Legeak zertarako balio du?