Greziarren mitologian, Ares jainkoa gerraren jainkoa zen, erromatarrentzat Marte zena.
Euskadin, antzinako zibilizazio haren jainkoa hezurmamitu egin zaigu, eta Barne sailburu kargua dauka. Izena, behintzat, ez du aldatu Ares jaunak.
Bere gudarostea prestatzen ari da, Espainiaren defentsan, hori baita xede bakarra, eta horretarako bakarrik zuzendu nahi baitu Ertzaintza.
Euskadirentzako eta euskal herritarrontzako izpirituarekin jaio zen polizia integrala barrutik husten ari zaigu, kreditua kentzen, arazo berriak bilatzen eta sortzen…
Azken [Enlace roto.] Ertzainetxeak arakatzeko agindua ematea izan da, ea guztietan Espainiako bandera eta Zeus Patxi Lopezen argazkia jarrita eta ondo jarrita daukaten egiaztatzeko.
Baina ez da horretan bakarrik geratu. Epe laburrera, Ertzaintzan zerbitzu eman ahal izateko, ez da derrigorrezkoa izango EAEn bizilekua izatea. Erabaki hori ulertzen da agente asko, euren segurtasunagatik, EAEren mugetatik kanpora bizitzera joatea erabakitzen dutelako. Baina badauka arazo bat, eta Ertzaintzaren nortasunarekin buka dezakeen erabakia dela, hots, herritik jaio eta herriarentzat lan egiten duen erakundea izatea.
Baliteke hemendik aurrera Estatuko Segurtasun Zerbitzuetarako prestatzen ari direnek Ertzaintzan sartzea aintzat hartu ahal izatea? Izan liteke Euskadin lan egitea, non eta herrizaingoan, Euskadi ezagutu gabe edo hamaika aurreiritzi edukita?
Horri guztiari euskararen ezagutza ia-ia ornamentua dela gehituta, esan genezake Ares Espainiaren defentsarako gudaroste txikiarentzako bidea irekitzen ari dela Elkarte Autonomoan.
Argazkiak kentzea, [Enlace roto.] buruz gezurretan aritu izana, sindikatuek bere dimisioa eskatu izana… elur bola gero eta handiagoa egiten ari diren detaile txikiak dira.
Aresen mitoak dio hegazti sakratuak omen zituela lagun jainkoak, eta horien artean, bere gustukoenak putre andanak ziren. Zein hegazti ote dabilzkio inguruan hegan azken aldi honetan?
Estatuko segurtasun zerbitzuetako edozein kidek eskatu dezake sartzea eta sarrera zuzena izango luke. Hori izan zen bere egunean Ertzaintzaren despliegerako Madrildik ezarri zen baldintzetako bat, beste askoren artean…
Gainera oinarrizko mailako kide batek gutxien kexkatu beharko zintuzke.
Egun ere Ertzaintzaren aginte kupulan Madrildik zuzenean jarritakoak daude PNVko kideekin lepoz lepo haritu dira lehenengo egunetik. Beraz ez da itxaroten egon behar SuperARESek egiten dituen aldaketei entzuteko “ertzaintza ez da herriarena” aspaldi entzuten dira horrelakoak gure herrian eta zilegitasun osoz.
PNVk 1. momentutik saldu zuen Ertzaintza bere kontrolpean indar militar armatu bat izateko.
Urrunegi, urrunegi… emandako datuak errealak dira gero hortik atera daitezkeneen interpretazioak asko dira baina nik egindakoa datuetan oinarrituta argia eta garbia da dudau barik 😉
Ondo izan
Nire ustez hori urrunegi joatea da. Baina indarra darabilen erakunde bat, dena delakoa, beti da eztabaidagai
Euskararen ezagutza iragazi ona da berez, edo izan liteke. Herriaren poliziak herria zein den ondo ezagutu behar du.
Eskerrik asko parte hartzeagatik.