Nazkatuta lehendakariaren errespetu faltekin

Ez nuke lar luzatu nahi, Patxi Lopezek esandakoa berez azaltzen baita:

(euskara klaseak) “Ikasten ari naiz, ikasten ari naiz. Beno, ni Ezkerraldekoa naiz, euskaraz inoiz hitz egin ez den zonaldea. Eta euskara konplikatua da. Gainera, piper ugari egiten dut klaseetara”.

1. Ezkerraldean ez dela inoiz euskaraz hitz egin? Jakinaren gainean gaude, Patxi Lopezen ikasketa maila ez da oso altua, baina halako baieztapen txoroa egiteko ausardia izateko arrazoi bakarrak egon behar du: ezjakina izateaz gain, lelo galanta behar du izan.

2. Euskara konplikatua da. Ai! Noiz arte entzun behar al dugu hori? Konplikatua norentzat? Konplikatua zerekin konparatuta? Japoniar hiztun bat hartuko bagenu, zein litzateke berarentzat zailago? Euskara ala gaztelania? Gehienetan borondate kontuan datza gakoa.

3. Piper egiten du klaseetara. Zenbat ateratzen zitzaizkigun klase horiek euskal herritar guztioi? 36.000€ urtean? Dirua zulotik behera bota behar al dugu?

Okerrena da bere axolagabekeriari begiratu behar izatea. Lehendakari honentzat euskaldunok ez gara ezer, euskaraz bizi nahi dugunok mespretxua edo ezaxolakeria merezi ditugu; barrerako motiboa baino ez gara, grazia egiten dion zerbait.

Hori bai, “power balance” eskumuturrekoa harro erakusten digu argazkian. Antza timo horientzako lekutxoren bat uzten dio bere astiak.

Hori guztia beste bat gehiago baino ez da, baina pazientzia bukatzen ari zaigu asko eta askori. Errespetua merezi dugulako, hori baino ez bada.

Lehendakari jauna, bihotz-bihotzetik, ZOAZ PIKUTARA. Niri ez didazu grazia putarik egiten.

5 thoughts on “Nazkatuta lehendakariaren errespetu faltekin”

  1. Hori da, Ugaitz. Francisquín bezalako sasi politikari batzuei ahoa betetzen zaie kontsentsuaz eta batzen gaituzten elementuez hitz egiten. Hori esaten/saltzen/antzezten duten bitartean EAEko gizartearen erdiak baino gutxiagok babesten dituztenak hasi dira onartzen: Estatutuaren eguna jai-eguna izatea, konparaziorako. Euskara ere hor dago, oposizioetan euskararen presentzia ahalik eta urriena izan dadin lanean ari dira…Euskaldun guztion Lehendakaritzat du bere (arta)burua handi-uste honek. Euskara politizatu omen dugu askok, aspalditik… eta super Lopezek hori konponduko digu (lasaitasunez, hori bai). Euskara eta gaztelania biak irakaskuntzaren bidez bermatuta? Bai, zera! Euskara bigarren mailako elementu folklorikotzat duen batengandik (Ondarroa Euskadiren periferiatzat jo zuen) zer espero liteke?

  2. Hala da Josu. Tamalgarria ikusi eta entzun behar duguna.

    Hori bai, bere hilobi politikoa prestatzen ari dela pentsatu nahi dut.

    Eskerrik asko parte hartzeagatik!

  3. Patxiren azkena ikusita, agian nafarroan bezela egitea okurritzen zaio eta Ezkerraldea zona “no vascófona” bezala deklaratzen du.

    Ez ninduke batere harrituko!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *