Lehendakari ikusezina

Aurreko artikuluren baten, Patxi Lopezen superbotereez aritu izan naiz. Bada aipatu botere horiei beste bat gehitu beharko diot, ahaztuta neukana edo: ikusezina da berak nahi duenean.

Non dago Patxi?

Ezaguna zen arazoen aurrean ostrukarena egiten zuela, burua lurpean sartu alegia. Estrategia horri jarraiki, Eusko Legebiltzarrean berari zuzendutako galderei ez die erantzun, eta besteren batek jarri izan behar die ahotsa adierazpenoi (arrakasta eskasarekin gainera).

Oraingoan, hain espainola den gure lehendakari honek, edo behintzat espainola dela esateko lotsatzen ez den honek, badirudi lotsa sentitu duela Hispanitatearen Eguneko desfile militarrean agertzeko. Lotsa sentitu, edo ikusezin egin dela bertaratzeko eta jaiaz gozatzeko, orgia nazionalista horretaz gozatzeko.

Dena dela, ikusezintasun boterea erabiliz joan bada, eman dezake lotsagatik ere izan litekeela. Baina okerrena ez da hori, okerrena da beste batzuk bidaltzen dituela aurpegia ematera, bere irudiak higadurarik sufri ez dezan. Iazkoan Aresi egokitu zitzaion saria, eta aurtengoan, Isabel Celáak agertu behar izan du Madrilen ospatzen den egun “patrioan”, indar armatuen ahuntza eta beste animalia espezie batzuk desfilatzen ikusteko.

Lopez jaunak, beste behin ere, ez du nortasun izpirik erakutsi.

9 thoughts on “Lehendakari ikusezina”

  1. López edo dena delako horrek “zubi patriotikoa” aprobetxatuko zuen hoberen egiten dakiena egiteko: sofan botata bere iphone, ipad edo bestelako katxarroren bat hartu, musika entzun eta bere planetara bidaiatzeko. Española izango da, bai, baina, horren gainetik, aprobetxategi bizizale alferra. Eta gero esango digu bera dela “benetako Euskadiren” (“la Euskadi real”) arazoak konpontzera datorrena. No comment!

    Igual oraindik denbora gutxi igaro da eta aldaketa martxan jartzeko astirik ez du eduki… Badakigu zenbat zeregin izan dituen hor kanpotik zehar, Cadizeko ezkontza batera joateko astebeteko oporrak hartu zituenean bezala, edo uda honetan AEBetan eman duen espektakulu lotsagarria…

    1. Agian bai, agian bere nortasunaren alde horrek dominatzen du bestea. Aztertuko dugu.

      Ondo izan, eta mila esker.

  2. Neu be joan nintzen, eta Kasillako parkean bertan goxo eguzkitan nengoenez, parez pare ikusi nuen hain zatarki magnifikatu den txistualdia. Lau txistu, hiru txalo. Besterik ez. Nahikoa, halere, txitxiki-makina abian jartzeko.

    Berdin-berdin San Mamesen: lau txistu Lloranteri, “española” delakoan, eta harmaila guztiek aho batez egindakotzat saldu nahi digute. Zertarako? 36 transferentziren truke (gehi BEZa) saltzeko Madrilen? Bego, baina badaude marketing teknika hobeak.

    Ondo ibili! (zoazen bidean zoazela).

  3. mmm… Ondo harrapatzen bazaitut, ostiraleko akordioa urriaren 12ko lehendakariaren huts egitearekin alderatzen ari zara nolabait?

    36 transferentzia beti izango da akordio ona, kontua da nork eta nola kudeatuta egongo diren.

    Bidea? Malkartsua baina garbia.

  4. Tira, lasai ibili, kudeaketa “betiko” kudeatzaileen esku geratuko da urte bi barru. Eta, txarto ulertu ez badut, transferentzia berriei bide luzea geratzen zaie abian egoteko, bai argiak batzuk, Superlopezen eta Superlopezi bizkar itunak sinatu eta gainera hurrengo hauteskundeetara arte ez dira eraginkorrak izango…

    Baina, mesedez, ez utzi berriro Osaquidecha inginieruen esku, lanean segitu nahi dut eta! 🙁

    Dena dela, ondo pentsatuta, horrenbeste transferentzia berrirekin “pentapartito” batean ere banatzeko tarta-pusketak egongo dira 😉

  5. Hala bedi, eta ongi etorria pentapartitoa behingoagatik euskaldunok (bai batzuk eta bai besteok) ados jartzeko gai baldin bagara.

  6. Ez, ez didazu ondo ulertu: ados jartzea ondo dago, baina non dago tarta-pusketa? 😀 😀 😀

  7. Ikusiko dugu tarta-pusketen usainak nortzuk txunditzen dituen.
    Nola dio erdal abestiak? “Sorpresas te da la vida”?

  8. Bai, ikusiko dugu, baina ikuskizunak gora-behera, badakit zer abestuko duten guztiek… “ya lo sabíiiaaaa, ya lo sabíiiiaaaa”.

    Ea egunen batean primitibaren zenbakiak zeintzuk izango diren esaten diguten jende xeheoi 😉

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *