Basagoitik arazo bat dauka (edo gehiago)

Labur-labur kontatuko dizuet gaurkoa: Antonio Basagoitik, Euskadiko PPren presidente dena, sekulako jarrera faltsua erakutsi du aste honetan euskararekiko.

Ekintzen segida:

1. Euskaltzaindiatik pasatu da PPren euskararen aldeko jarrera aldarrikatzen.

2. Sare sozialetan zenbait saltsatan sartu da horregatik, atera ezinik.

3. Legebiltzarrean, gaur, ukatu egin die dirulaguntza Iparraldeko ikastolei.

Euskarak inon behar badu bultzadarik, Ipar Euskal Herrian da, zalantza izpirik gabe, baina Basagoitik ez du Iparralde ezagutzen.

Ez daukat gehiago luzatzeko gogorik, adibideak baino ez dizkizuet jarriko jarraian. Adi-adi irakurri, eta zuek atera ondorioak:

Berriro ere, hitzak hutsean geratu zaizkigu.

Eta Gabonetako opari gisa, PPk gaur hori guztia azaltzeko eman dituen arrazoiak, aurrekoarekin nahikoa izan ez baduzue:

http://www.youtube.com/watch?v=oM8UIbcX5iY

Arratsalde on!

3 thoughts on “Basagoitik arazo bat dauka (edo gehiago)”

  1. Honetan ez dogu inolako desadostasunik eukiko geure ikuspuntuetan. Azken egunotan ikusten ari garena tamalgarria da erabat. Azkenekoa Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpoko ikastetxeei diru-laguntzarik zuzenean ez emoteko PSEk eta PPk jaurlaritzari eginiko proposamena izan da. Baina zer espero dogu bada Egunkariaren itxieraren alde agertu ziren horietatik? Ezebez. Bestalde, Basagoiti euskeraz berba egiten pairatu behar izan dogu (ez neban uste, baina bada munduan Iturgaiz eta Francisco Javier baino okerragorik irakurtzen dauen morroia). Konturatu zara Euskaltzaindian hitzaldia emon baino lehen kazetarien aurrean agertu zanean bere atzean Fundación Popular de Estudios Vascos alkartearen logoa zegoala? Bada, erderaz idatzita zegoen guztiz. Marketing hutsa izan zan. Konturatu zaitez bere web orrialdean euskeraz idatzitakoaren egokitasuna nolakoa dan:
    “Fundación Popular de Estudios Vascos (FPEV) Izenaz sortu eta eusko jauriaritzan errgistratu den elkartea irabazteko asmorik gabeko fundazia da. Alberdi Poplarrak bultzatzen du, eta bere jarduera-esparru naturala Euskadi da.” (SIC). “Fundacioa“ (SIC).

  2. Diruak gora eta behera! Zembat denpora daramagu Ipar Aldekoei dirua emoten?
    Frantziak guk baino diru gehiago dauka! BAi euskarari eta bai euskal herriari baina zergaitik ez da sartu ikastolen arazoa Euroerregioen barruan?
    Zeren beldur gara geure eskubideak eskatzeko frantzesei?
    Demagogia gutxiago eta justizia gehiago!

  3. Ikaskide ohi misteriotsu hori:
    Eskerrik asko FPEV horren web orria deskubritzeagatik. Ia itsu geratu naiz ikustean, eskerrik asko horregatik ere bai 😛

    Maria Luisa:
    Ados nago, ikastolena Europak hartu beharreko erronka da. Gainera hizkuntz gutxituak babesten dituen Europako Karta dago, jaramon handirik egiten ez zaion arren.
    Dena dela, hori gertatzen ez den bitartean, aitortu behar dugu Seaskak eta Iparraldeko ikastolek egiten duten lana. EAEko aurrekontuetan ia ez da ezer, baina eurentzat bizitza da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *