Irekiak euskara berria irakatsi nahi digu

Herri honetan euskara gutxiesten duen erakunderik bada, Eusko Jaurlaritza dugu adibiderik garbienetarikoa. Batez ere, www.irekia.euskadi.net web orriari erreparatzen badiogu, Eusko Jaurlaritzaren komunikaziorako tresna hain zuzen ere.

Gaurkoan, honako berri honekin topo egin dut, urtarrilaren 26koa:

Alegia, lehendakariaren hitzak “se han sacado de lugar” edo gaztelaniazko antzeko zerbait esan nahi zuen titularrak. Testuingurua ahaztuta baloratu izan direla, hain zuzen ere.

Argi dago Irekian ez dela euskaraz erredaktatzen, baina zelan demontre egiten dira itzulpenak? Google Translator erabiliz?

Gutxi ez balitz, bertan idatzitakoak gehiagorako ematen du:

– “herria gutxien behar dituena grebak dira”

– “Lehendakariak Madrilen egon da gaur”

– “Lehendakariak komunikabideei sindikatuek burutuko duten grebari buruz azalari die, greba kritikatu du Lehendakariaren ustez, herriak ez du grebarik behar” (esaldia formolean gordetzeko modukoa da)

– “pasaden astelehenean euskara eta biolentziaren desagerpen arteko erlaziaren deklarazioek sortu zituzten polemikari buruz hitz egin du”

– “akordioak eta konpreomizuak”

– “gaur egungo klima ez da grebakoa eta biharkoak aurrekoetan bezala jarraioen gutxi izango du”

– “boluntateak eta ideiak”

Hori guztia lau paragrafotan bakarrik.  Marka bikaina!

Irekiaren asmoa euskaraz zelan idatzi behar ez den irakastea baldin bada, gutxienez jar dezala sede pedagogiko hori bere hasierako orrian, guztiok garbi izan dezagun.

Eta EGA titulua oparitu nahi du Gobernu honek? Gero eta argiago daukat zergatik.

Hementxe doakizue testua osorik, bada ez bada, zuzentzea bururatzen zaien (kontu hartu, bide batez, tagak gaztelaniaz bakarrik daudela):

4 thoughts on “Irekiak euskara berria irakatsi nahi digu”

  1. Itzulpen hauek, zure partiduak euren gobernuetan zehar aukeratutako itzultzaile berberek egindakoak dira. Arazorik baduzu itzulpenekin, badakizu nora joan protestatzera.

    1. Eta matraka ematen jarraituko dut.

      Halako gauzak onartezinak dira. Badago erratzerik, jakina, baina idazkian salatzen dudana lotsagabekeria galanta da. Edondondik datorrela.

      Hori ez du itzultzaile batek egin, ezta euskara “normaltasunean eta askatasunean” bizi duen batek ere.

      Cansino? Errespetua eskatzea ez da nekagarria izatea.

  2. Behar bada ni txorimalo samarra naiz baina komunikabideetan aurkeztearekin batera dendatara iristen ez diren liburuei nik boikota egin izaten diet. Alegia honen zazpikia izan beharrik ez dagoenez gero gauzak lasaixeago hartzea komenigarri bada eta astebete beranduago saltzeak kalterik ez badakar zergatik ez aurkezpena astebete geroago egin?..Behar bada ni txorimalo samarra naiz baina komunikabideetan aurkeztearekin batera dendatara iristen ez diren liburuei nik boikota egin izaten diet. Gero jakin nuen ordea txartela ez dela inondik ere hitz berria ren Bilbao 1906 nahiz ren Paris 1926 hiztegietan agertzen denez gero eta baita renean Donostia 1745 ere…Baina behar bada aurkikuntzarik nabarmenena Gotzon Iparragirre historialariak egiten du .

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *