Lehenik eta behin, barkamena eskatu behar dizuet, baina jakin badakizuenez, gure lehendakaria ez da oso trebea euskaraz, eta hitz egiten duenean, gaztelaniaz egin ohi du.
Gezurraren gainean eraikitako agintea dauka Patxi Lopezek, hori garbia da, eta bideo honetan ikus daiteke, garden-garden, zeri buruz ari natzaizuen:
Zerekin ordainduko dio PSEk PPri lehendakaritzan egon ahal izatea? Ba, momentuz, ordainketa hasi egin da, eta potolo-potoloa da:[Enlace roto.].
Zer izango da sozialisten hurrengoa? Bien bitartean, gezur gehiagorekin konforma gaitezke:
– Ele aniztasunaren aldeko apustuak aipatu, programak gaztelania hutsean bidaltzen dituzten bitartean.
– Bizkaiaren alde aurpegia ateratzen dutela esatea, Castron bizi diren bitartean.
– Gardentasunaren alde egingo dutela, [Enlace roto.] kobratzen dituztenean, inolako beharrik gabe.
– Ustelkeria akusazioak beste batzuei bota, inolako oinarri sendorik gabe.
Eta abar…
Igandean politika egiteko modu honi bizkarra emateko lehen aukera daukagu. Aukera horri guk emango al diogu bizkarra?
Oso ona bideoa. Baina arazoa da lotsagabe hauei berdin zaiela berriro gezurretan ibiltzea. Ea igandean zer daukagun.
Baina gezurra agerian uztea ere ez dago txarto, jendeak ondo ajkin dezan zer eta nor diren.
Eskerrik asko iritzia ematarren.