Belén Esteban la vuelve a liar petarda

Behin zuen arreta lortuta, azken egunotan euskal politikaren Belen Esteban bihurtu zaigun Carlos Martinez Gorriaranekin natorkizue hirugarren egunez jarraian. Zinez espero dut azken aldia izatea.

Baina oraingoan asuntoa larriagoa da. Tipoak dio esan duena ez duela esan, eta lasai asko geratzen da. Hona hemen:

A! Aitzakia da berak “tuir” deitzen duen horretan, ez duela inondik inora Bilduren izena aipatzen. Baina hara! Unibertsitate irakasle hau baldarra da gero, eta ahaztu egiten du bere blogean idatzita daukana. Sakatu hemen irakurtzek0.

Txapa osoa irakurtzeko gogorik ez baduzue, edo medikuak aholkatu badizue kontuz ibiltzeko sabelarekin, hona hemen esaldi-gakoak:

  • “Con sus 300.000 votos Bildu gobernará a más de 700.000 personas” (hortxe dago 300.000 zenbaki magikoa).
  • “¿no ha demostrado que una parte de la sociedad vasca y navarra está dispuesta a tragar cualquier vileza con tal de estar del lado de los vencedores, de los matones y asesinos, todo lo lejos que puedan de cualquier situación que los convierta en víctimas?” (horra zergatik deitzen dien putaseme Bildu bozkatu dutenei).
  • Argi geratu ez bada, beste bat doakizue: “¿Para qué estropear la fiesta si el heredero político va consiguiendo una tras otra las pretensiones que justificaron 858 asesinatos, miles de heridos y docenas de miles más de perseguidos, desterrados y extorsionados?” (betiko kontua, proiektu politiko bat talde terrorista baten aitzakiapean gutxietsi; abertzale gehienok ere ez dugu ETA gure artean nahi, eta ziur naiz Bildukide gehienak ere berdin antzean dabiltzala).

Beraz, laburbilduz, Gorriaran jauna, putaseme deitu diezu Bildu bozkatu duten 300.000 hautesle, herritar edota euskaldunei.

Eta bukatzeko, Gorriaran jaunari, ETAkide ohi jaunari (LKI-ETA VI), bere garaian hainbeste traba jarri izan balizkiote ordezkaritza politikoan egoteko, non egongo litzateke gaur egun? Damutzea, hausnartzea, eboluzionatzea… guztion eskubideak dira, ez bakarrik Martinez Gorriaran jaunarenak.

2 thoughts on “Belén Esteban la vuelve a liar petarda”

  1. Gura nuke jakin non topa daitezkeen Martinez Gorriaranen deklarazioak zeinetan ETAn egon zen denboran egindakoengatik barkamen publikoa eskatzen duen. Harako harek esan zuen moduan konbertsoak fanatismotik gertukoenak izaten dira, apal-apal agertu beharrean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *