Asko dira Patxi Lopez eta bere gobernuak dituzten hanka sartze, gestio txar eta xahutzeen adibideak, are gehiago, aski ezaguna da lehendakariak komunikazioarekin (edukirik gabekoa) duen obsesioa.
Oraingoan, txanponaren bi aurpegi horiek batera azaltzen zaizkigu La Gacetan (bai, infernura joango naiz) irakurri dudan [Enlace roto.]: “Patxi Lopezek ezerezean uzten ditu bere langileak eta sare sozialak kudeatzeko pertsona bat fitxatzen du”.
Erakundearen komunikazio, publizitate eta harreman publikoetarako 150.000 euro aurrekontuan aurreikusi arren, 100.000 euro gastatuko ditu Lopezek community manager bat kontratatzen. Ez al dago Eusko Jaurlaritzan lan hori gai egiteko den komunikazio teknikaririk? Eta ez badago, ez al da merkeago izango Jaurlaritzan barne prestakuntzarako dirua gastatzea? Langileengan inbertitzea, alegia.
Baina tira, ez badago ezin da ezer atera. Gastuak murrizten ari da behin eta berriro Eusko Jaurlaritza (zerbitzu asko kinka larrian jarriz), kredituak eskatu eta eskatu dabil, oraindik ez dakigu noraino heltzen den zorraren dimentsioa, baina 100.000 euro dauzkagu kanpotik community manager bat kontratatzeko (ezaguna edo laguna izango ote da? Ez dakit).
Gobernu honen noraezaren beste adibide garbi bat. Animo, euskal herritarrok! Gutxiago falta da.
Gutxiago faltako da baina horrela jarraitzekotan Euskadiren zorra hain haundia izango da ze PPko gobernuari aitzakia emango dio atera dituzten lege berrikin Euskadiren aurrekontuak kontrolatzeko. Ea ze aurkitzen duten iristen diranak, zerbait usten badute behintzat.
Ba ematen du ez dutela gauza handirik aurkituko.
Komentatu zuten Eusko Jaurlaritzara iristen zirela leihoak zabaltzeko, ez dena leihotik behera botatzeko