PSEren matraka eskas eta hutsala

Harriduraz begiratzen diet aurrekanpaina honetan sozialistek darabiltzaten argudioei, nire ustez nahiko argudio eskasak baitira, erantzun erraza dutenak.

Argudioetariko bat da EAJren eskutik eskuina helduko dela Euskadira, jeltzaleek PPrekin akordioa egingo dutela aurreratu nahian. Baina aurpegi galanta eta lotsa falta nabarmena behar dira kontu horrekin ateratzeko, PP eta PSEren arteko akordioa oraindik hain fresko daukagunean gure oroimenean. PPren eskutik heldu zen Lopez Ajuria Eneara, eta Lopezen eskutik sartu zen Eskuina Euskadira. Ez dago beste irakurketarik.

Beste alde batetik, Lopez eta Urkulluren arteko buruz burukako eztabaidarekin tematu dira, eta sinestarazi nahi diote gizarteari Urkulluk ez duela Lopezekin eztabaidatu nahi Koskojalesko lehendakariaren beldur omen delako. Urkullu Lopezen beldur izatea madari heldua bezala jausten den argudioa da, baina beste hainbat arrazoi daude argudio edo matraka horren aurka egiteko:

  • Kanpaina urrian hasten da, eta orduantxe hasten dira hauteskunde-eztabaidak.
  • Beste hautagai batzuk daude, eta horiek ere eztabaidan egon behar dute. Euskadi ez da Espainia, eta gizartearen aniztasunak bere isla izan behar du hauteskundeetan, eta bertan izaten diren eztabaidetan.
  • Lopez lehendakaria da, bai, baina bere garaian ez zituen hauteskundeak irabazi, bigarren indarra da PSE Legebiltzarrean; eta gaur egun, inkesten arabera, PSEk ez dauka aukerarik ezta bigarren indar izateko ere. Lopezek galdu du gizartearen aurrean sinesgarri agertzeko aukera azken lau urteotan zehar, eta orain Urkulluren itzala behar badu entzute pixka bat lortzeko, ez da jeltzalearen arazoa, berea baizik.
  • Azkenik, Lopezi ez diot entzun Urkullurekin eztabaida euskaraz egiteko proposamenik. 2010ean, lehendakariari Twitter bidez egin zioten elkarrizketa baten, legealdi honen amaieran eztabaidaren baten [Enlace roto.] parte hartzeko konpromisoa hartu zuen. Non geratu dira hitz horiek? Hondoratuta, beste hamaika konpromiso eta agindu bezala. Lotsagarria.

Aurrekanpaina zikina eramaten ari da aurrera PSE. Bere estiloa da, baina beharrak bultzatuta, barruan duten munstroa ageriago uzten dute. Horren harira, nire Twitter kontuan (@UgaitzZb) askotan errepikatzen dudana esango dut hemen berriro, post honekin, eta kanpaina bukaeraraino, PSEz esan behar dudan guztia esanda utzi nahi dudalako:

Jose Antonio Pastorren politika egiteko modua guztiz baztergarria iruditzen zait, errefuxatu egiten dut edozein kargu publiko Jose Antonio Pastorren estiloarekin aritzea Interneten, edo orokorrean, bizitzaren edozein arlotan. Iraina da Jose Antonio Pastorren hizkuntza eta gezurra bere lanabesa. Bere Twitter profiletik ateratako adibideek azalduko dute nire berbek baino askoz hobeto; hona hemen:

ETA ABAR, ETA ABAR, ETA ABAR…

Sinesgarritasuna zeharo galdu dutenek jai dute sinesgarritasuna gezur eta irainekin berreskuratu nahi baldin badute. Amaitu zaie gobernua, eta Ezker Abertzalearen eskutik ez bada, batek daki zenbat hamarkada egongo diren Jaurlaritza berriro zapaldu gabe. Noraezaren seinale.

 

2 thoughts on “PSEren matraka eskas eta hutsala”

  1. Ez dakit askenean ohitu egin naizen Pastorri entzutera, baino beragandik ezer gehiago ere ez nuen espero lehen. Niri grazia gehien egin didana, txoznen asuntua da, guztiak “sabinorenak” omen direla. Tipo honek ez du txoznagune bat zapaldu bere bizi guztian.

    1. Ohitura hartzea da txarrena, gauza batzuk onartezinak dira.

      Milesker, Ibon. Goraintziak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *