Kazetaritza objektiboa Gara egunkariarena

Esaten da gaztelaniaz txistua gora botatzen duzunean, azkenean, gainean jausten zaizula. Eta hala da, askotan, intentziorik onenarekin esandako hitzak irentsi behar izaten ditugu egoerak aldatzen direlako, iritziak ere aldakorrak direlako, ikuspegi desberdinak jorratu ditugulako, e.a.

Baina kuriosoa da gauza alderantziz gertatzen denean, hau da, txistua gora bota beharrean, zuzenean zure buruaren gainera botatzen duzunean.

Quiroga EAEko PPren presidente, eta antza, Garak salatzen duena da ez dela prozesu demokratikorik egon alderdiaren barruan. Erraza da eurentzat hori orain esatea, baina badirudi ez zutela berdin pentsatzen EH-Bilduk, ez dakigu zehazki zelan, Laura Mintegi aukeratu zuenean lehendakarigai. Orduan ez zitzaion hautaketa-prozesuari aipamenik egin eta dena ziren hitz goxoak.

Gogoan daukat, duela urte batzuetako CQC telebista saioaren barruan “Ética Periodística” izena zuen ataltxoa. Agian denbora luzeegia eman zuten “La Razón” egunkariko adibideekin.

4 thoughts on “Kazetaritza objektiboa Gara egunkariarena”

  1. Kaixo, Ugaitz. Sarri gertatzen da besteenean ikusten duguna ez ikustea ispiluan. Ados, bai Garan baita Deian ere. Dena den, uste dut kasu zehatz hau ez dela egokiena. Zergatik? Bildu hauteskunde koalizioa da. Indar guztietako militanteek bozkatu behar lukete? Orduan nola bermatu denen gustukoa den bat, eta ez indar gehien duenak inposatzea? Konplikatua da. EAJ-EA koalizioetan jeltzale bat jarri da eta kitto. Indar txikiek hori onartzen badute ondo, baina hala ez bada zer? Zuzendaritzek negoziatzea logikoa dela uste dut, gogoratuz, berriz ere, hauteskunde koalizioa dela eta ez alderdi politiko bat.

    Egokiagoa litzateke Sorturekin alderatzea. Eta, nik dakidala, Hasier Arraiz sortzaileek aukeratu dute Pello Urizar EAko militanteek edo Oscar Matute Alternatibakoek egin bezala.

    Ondo izan

    1. Halan ekarri, Iñaki.

      Lehenik eta behin, iruzkinaren tonua eskertu nahi dizut, azken boladan ez baita ikusten ari naizen ohikoena. Alde horretatik, plazerra da niretzat halako bati erantzutea, diferentziak diferentzia.

      Ados egon ninteke puntu bateraino esaten duzunarekin, baina dena den, inork ez daki (ez behintzat iritzi publikoak) nola aukeratu zen EH-Bilduren hautagaia. Badakit koalizioa dela, baina onartuko didazu, gutxienez, ez zela oso prozesu garden eta irekia izan.

      Eta esandakoa, eskerrik asko.

    2. Hasier Arraizi dagokionez: gogoan izan dezagun ez zela hautaketa normal bat izan. Berrespen bozkaketa bat baino ez zen izan, inolako alternatibarik gabe. Berrestu: bai ala ez. Eta horri erantsi ez dakigula Hasier eta gainontzeko mahai kide guztien berrespen bozkaketaren emaitzak zein izan ziren, komentatzeagatik diot.

      1. Horretan ere arrazoi duzu, Amagoia.

        Ezker Abertzaleak prozesu parte-hartzaile eta gardenez hitz egiten du askotan, eta honetan ere, barrura begiratu beharko luke gehiago. Edo ez. Eurek jakingo dute, euren erabakia da.

        Milesker.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *