Gaur argitaratu berri dira Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestaren emaitzak. Oraingoan, gai nagusia gizarte politikak izan dira, herritarrek horien gainean duten iritzia, Jaurlaritzak zer egin beharko lukeen horri lotutako zenbait gairen aurrean, e.a. Ildo horretatik, nabaria da Jaurlaritzak garrantzia handia ematen diola herritarrok pentsatzen dugunari, politikak gure beharretara egokitzen joateko.
Baina bada beste puntu garrantzitsu bat, EAJk eta PSEk sinatutako akordioari buruzkoa, eta gai horretan, emaitzak erabatekoak dira, harrigarriak, baina ez emaitza beragatik, horien biribiltasunagatik baizik. Bi adibide jarriko dizkizuet, iruditan:
Herritarren %61ek postibotzat jotzen duten akordiora biltzea eskatzen diete gainerako alderdi politikoei. Mezu argia da kanpoan geratu direnentzat: denok goaz traineru berean, eta igotzen ez dena, itsasoan geratuko da traineruari bizkarra emanda.
barkatu, nire dirua holako ikerketetan gastatzen al da?
Gurea, eta ezinbestekoa da gainera, nire ustez. Administrazioak herritarren iritzia ezagutzea demokrazia baten, hartzen diren erabakiak nondik joan daitezkeen jakiteko.
Inkesta horretan, adibidez, antzematen da euskal gizartea,gehienbat, orest dagoela zerga gehiago ordaintzeko zerbitzu publikoen alde.
Gauza horiek oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit, eta herritarrei bizkarra eman barik gobernatzeko aukera ematen du.