Euskaltel-Euskadi, español!

Nola da posible? Euskal talderik puru eta euskaldunenak, Euskaltel-Euskadi, Espainiako Itzulian eta Frantziako Tourrean lehiatzeko atrebentzia izateaz gain, ez du inolako protestarik egingo Espainiako Itzuliak Euskaditik pasatu behar duelako? Sinestezina!

Kalean mundu guztiak komentatzen duen zerbait da: tabernetan, txokoetan, lagun artean, lanean… guztien ahoan dago Espainiako Itzulia Euskaditik pasatuko dela. Kirol proba espainiar bat Euskadin? Nola da posible?

San Mames, Anoeta edo Reyno de Navarran (betiko Sadar) ez dago astebururo Espainiako txapelketarik jokoan.

Estadio horietan ere ez da Espainiako Erregearen Koparik jokatzen.

Miribillan, Buesa Arenan edo Ilunben, gure saskibaloi taldeek triangularra jokatzen dute urte osoan zehar.

Arraunean “Bizkaiko Txakolina Liga” jokatzen da aspaldi, eta ez aintzinako “Liga San Miguel” hura.

Eta jakina, euskal zalerik ez dagoenez Frantziako Tourra Pirinioetatik pasatzen denean edo Espainiako Itzulia gure mugetatik gertu igarotzen denean, trabak jarri behar zaizkio kirolari Euskadin, hau ez delako Espainia, argi eta garbi. Eta argi eta garbi utzi behar dugu oihaneko tximinoarena egiten. Frantziako Tourra Donostia, Atarrabi, Iruñatik… pasatu da, eta ez dut uste inork hiri/herri horiek Frantziako mugen barruan sartu dituenik.

Ikurrinak balkoietara eta kalera atera gure Euskaltel talde laranja animatzeko, baina argi eta garbi utzi nahi baduzue hau Espainia ez dela, atera kalera eta mintzatu euskaraz, ez dago hori baino froga biribilagorik.

Gainerako guztia, txakurraren putza!

ONGI ETORRI EUSKADIRA, txirrindulariok.

17 thoughts on “Euskaltel-Euskadi, español!”

  1. Arrazoi guztia daukazu Ugaitz, luxu bat da maila honetako lasterketa bat hemendik pasatzea, tristea dena atzetik dagoen guztia da.

    1. Hala da, eta gauza guztiak ikuspegi beretik baloratu eta epaitu behar ditugu.

      Eskerrik asko zure iruzkinagatik.

  2. Artikulo penagarrixa, Athletiac eta Errealak ez ahal dute jolasten espainiako BBVA ligan bi astetik behin? Gauza da komeni zaigunean azaltzen dugun jarrera desberdina dela, nahiko hipokritak gara gai hauetan, komeni zaigunean espainiar konpetiziotan parte hartzen dugu eta bestela euskaldun petoak gara, eta dirua dagoenean are gehiago oraindik. Goazen politika alde batera uzten eta kirolaz goza dezagun…. Euskaltel – Euskadik nola egingo du protesta? ze txorrada dira hoiek talde honi eskerrak euskaldun nortasuna handitu da eta! Nahi duena joan dadila Urkiolako aldapetara edo etxean gera dadila baina erabakiak guk beti eskatzen dugun bezala askatasun osoz izan daitezela.

    1. Aitor, sentitzen dut, baina bietako bat, ala biak batera:

      1. Ez duzu artikulua burutik oinera irakurri.

      2. Ez duzu ironia ulertzen/ulertu.

  3. Egia da, luxu bat da Lasterketa hemendik pasatzea, bakarrik 150 mila euro kostatu du, eta gainera txirrindulariak ez dira Euskadin geldituko ezta egun bat ere. Ze onura dauka hori guretzako? Ze onura gure txirrindularientzat eta txapelketentzat diru laguntzak murrizten dituztenean? Ligakoa parre egiten dit, nahiko Nazio daude beste Nazio baten liga jokatzen, ez da berdina.Buelta jarri dute Esukaditik hau Espainia dela esateko eta onura ekonomikoak ez baditu ekartzen (errealak milloiak) orduan zertarako da? Protesta ezin dute egin baina gero guztiak Euskal talde edo empresa dira subentzioak kobratzeko, Euskadiko empresa askok bezala, bakarrik dira Euskaldunak guri geio kobratzeko gero Euskara baztertzen dute. Hori bai bakoitzak egingo du nahi duena. Baina onurak ez ditu bueltak hemendik pasatzea, ez ekonomikoa ezta politikoa, soziala… Baina goza dezagun bueltaz.Hori bai Euskarari buruz idatzitakoa, horretan arrazoi oso dezu niretzako.

    1. Nik ez diot arazorik ikusten Espainiako Itzulia hemendik pasatzeari, Tourra pasatu den bezalaxe.

      Frantziako rugby liga partidak ere jokatu izan dira Anoetan, eta badakit euskal taldeek jokatu dituztela, baina Frantzian ez dute trabarik jarri.

      Espainiako Liga da astebururo jokatzen dena euskal lurretan.

      Non jarriko dugu muga?

      Txirrundularitza zale asko eta asko dauzkagu hemen, eta Itzulia pasatzea aukera bat da eurentzat. Espainiako Itzulia dela? Bai, eta zer? Lehenik eta behin, guk geuk izan behar dugu argi zer garen eta bestea anekdotan baino ez da geratzen.

      Arazorik suposatuko luke Espainiako futbol selekzioak Anoeta edo San Mamesen jokatzea? Zein da arazoa? Haiek etortzea ala jendea joatea?

      Dena den, milesker zure iruzkinagatik.

  4. Ia Ugaitz, Inoiz ikusi dozu San Mamesen edo Anoetan Guardia Zibilak jokalariak zaintzen? Esan nahi dot Franco hil eta gero.
    Zuk uste dozu egoera hau normala dala edo zeozer politika arloan dagoela Euskaditik Espainako Buelta pasatzeko? Kirol asunto bat da?

    1. Goardia Zibilaren kontuarekin ni ere ez nago konforme, baina horiek gure desgobernuaren kontuak dira.

      Kirol probari buruz ari naiz ni, soilik.

      1. Parkatu baina zure ikuspunta ez da izan bakarrik kirol asuntoari buruz. “Normalizazioren taktika” barruan dago dana.

        1. Kirol probaz ari nintzen ni soilik. Normalizazio taktika izan liteke, baina dena dago gure esku, abertzaleon esku, kasurik egingo ez bagenie.

          Liga BBVA deritzona ere normalizazio teknika al da? Eta abertzale mordoa doa euskal estadioetara

          1. Ez dot gure zugaz tirabiraketa jarraitu. Dena den ados gagozela zihur nago. Nire asmoa izango da barikuen ezer ez txarra pasatie Bilbon. Eta ez dugunok nahi Buelta Bilbotik pasatzea ez egotea berton eta kitto. Konforme?

          2. Ez du zertan ezer gertatu. Eta zuk diozuna, azken baten askatasun kontua da, telebista katea aukeratzea bezala. Joan nahi ez duenak, hamaika gauza dauzka barikuan egin ahal izateko.

            Eta ez da bakarrik Bilbotik pasatzen

  5. Tourran ez bezala, Vueltan motibazio politikoa bat dagoelako pasatuko da. Hori da zalaparta onen arrazoia.

    1. Eta motibazio politiko horrek indarra hartzen du garrantzia ematen zaiolako, Tourrari ez bezala

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *