Sortuk ez daki independentzia zelan lortu

Eta ez da bakarrik Ezker Abertzalekoek ez dakitela zelan lortu, ez, gainera aditzera eman nahi dute oso seguru daudela euskal bideaz eta eurek bakarrik daukatela herri honen erabateko burujabetzarako giltza. Baina errealitatetik ezin urrunago.

Atzo bertan, Hasier Arraizek, Ezker Abertzalearen alderdi ofizialaren presidentea, esaten zuen independentzia nahi duten eragile sozial eta politiko guztien arteko akordioa bilatuko dutela, alde bakarrekoa, eta jakina, nola ez?, “la confrontación es inevitable e imprescindible”. Horrela, adibidez, eredu eskoziarretik aldentzen dira. (Ikusi albistea [Enlace roto.]).

Baina duela gutxi, bi hilabete eskas hain zuzen ere, iazko abenduaren 15ean, Pernando Barrenak zera esaten zigun, Euskal Herrian[Enlace roto.] independentzia erdiesteko. Hori esan zutenean, denok ulertu genuen, eta ez zuten ukatu, azpian pakturako izpiritua zegoela, akordio ireki eta zabalak bilatzearena, anitzak, guztien artekoak, desberdinen artekoak alegia. Independentistok bakarrik ez dugulako herri hau osatzen, herri hau anitza da, eta independentzia nahi izanez gero, alde bakarretik eraikitako independentzia hori, seguru asko, eraikin ahula izango da, lurrera arin erortzeko arriskua izango lukeena.

IzengabeaLehen ez bagenekien zein zen Ezker Abertzalearen proiektua, orain gutxiago. Zer nahi dute? Independentziarako bide solido bat, zaila eta malkartsua izango dena, baina eraikin sendoa altxatzea ahalbidetuko ligukeena? Ala nahiago dute propaganda hutserako bakarrik balio duen indar independentisten aldeko akordio hori zarata apur bat ateratzeko, eta bide batez, euskal biktimismoaren diskurtsoa gehiago higatu?

Nik ez daukat hegaxka magikorik, baina Ezker Abertzaleak are gutxiago, diskurtso publikoa ere ez daukatelako batere garbi. Argi ditzatela gauzak etxe barruan lehenago, bederen.

One thought on “Sortuk ez daki independentzia zelan lortu”

  1. Agian egia izango da zuk esandakoa, baña argi eta garbi daukago zer nahi dogun eta nola lortu gure nahia errasa izango liteke EAJkoak berba argixa egingo baleuke gai honetaz eta ez mariaten eduki betiko txoria…….Ehun urte baño gehiago pasa dira eta EAJk ez du lanik egiñ hori argitzeko…..bai baña ez ez baña bai…..Zeure buruari begira……

Leave a Reply to Ondarrutar bat Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *