Blanca Urgell, dimisioa

Horren handia da gainean daukadan haserrea ez dudala gehiegi idatzi nahi.

Twitter bidez, Blanca Urgellek (Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua) idatzi duenarekin topo egin dut. Hona hemen:

Dominika Etxart, Niko Etxart rock abeslari famatuaren (Euskal Rock and Roll) AITA da, gizona beraz. Nikori bere aitarengandik etorri zitzaion musikarekiko pasioa, Dominika Etxartek sekulako lana egin baitzuen Zuberoako herri kantak berreskuratzen.

Esadazue, Blanca Urgellena ez da zuzenean dimisioa aurkezteko modukoa? Auzo lotsa ematen dit.

Goian bego Dominika Etxart, gure memorian merezi duen bezala gorderik edukiko dugun euskaltzale zuberotarra.

Igande santuak

Beherapenak heldu dira, eta Gabonak igarota, kontsumo eroenaren atzaparretan berriz jausteko aukera ezin hobea dugu mutur aurrean.

Baina aurten, gure polemikarik gabeko Euskadi maitagarri honetan, istilua azaldu zaigu merkataritzan. Istilua zergatik? Ba dikotomia honekin laburbil daiteke gauza: erostea eskubide ukaezina da / Igandeetan irekitzea gizartearen alienazioan beste aurrera pausu bat da.

Sinplifikazio galanta da bota dudana, baina galdera-kate baten bidez eman nahi nioke nik aterabidea arazoari: zer gizarte eredu da sortu nahi duguna? Kontsumoan oinarritu behar al dugu gure ekonomiaren funtzionamendua? Krisiak ez al zuen ba frogatu hori eredu aldrebesa zela? Kontsumoan oinarritu behar al dugu gure aisialdia? Hori al da gure seme-alabei utzi nahi diegun etorkizuna?

Agian galdera horiek planteatzearekin atzerakoia izango naiz oso, baina atzerakoia zergatik? Familia defendatzeagatik, lanarekin uztartu ahal izateko; kultura eta sormena defendatzeagatik gure aisialdia pasatzeko modu konstruktiboena dela uste dudalako, kirolarekin batera; erostea gure beharrak asetzeko bete behar dugun ekintza bezala baino ez dudalako ikusten.

Jaun-andreok, Internet 24 orduz zabalik dago, astelehenetik igandera. Has gaitezen pentsatzen zerekin bete nahi dugun gure denbora librea eta zer eraiki nahi dugun denbora libre horretan.

Atzerakoia bada hori defendatzea, kontserbadorerik kontserbadoreena naiz, baina nire ustez, gizabanakoen eta gizartearen mesederako.

Fernando Aramburu, alias Juaristi II.

Iraina ez da doan bakarrik ateratzen, ez, gainera saritzen da. Zeri buruz ari naizen? Ba hona hemen Fernando Aramburu “idazle” baskoaren esalditxo batzuk, [Enlace roto.] eman du elkarrizketa aurtengo Tusquets saria jaso ostean:

  • “el cura me retiró del grupo de forma sibilina sugiriendo a mis padres que aprendiese a tocar el tamboril, lo cual era un descenso de categoría. Los que sabían euskera podían aprender a tocar la guitarra” -> Listo! Hor dago guztiaren azalpena, umetako traumak jota dago, eta euskararekiko gorrotoa garatu eta perfekzionatu du urteetan zehar. Baina jarrai dezagun.
  • “Era una ciudad (Donostia) con orgullo cosmopolita que mantuvo el festival de cine, inauguró el de jazz… Tenía el deseo de ocupar un lugar en el planeta. Luego esto se perdió, sobre todo en la década 1977-1987, y el nacionalismo tuvo una responsabilidad en esa pérdida” -> Frankismoaren nostalgia, hortxe zeharka, baina bai, nostalgia.
  • “En el País vasco se mantiene la ficción de que existen lectores en euskera” -> onena da Mexikon bizi dela. Ez dut uste azalpenik behar denik, blog honek bakarrik irakurle gutxi batzuk ditu.

Gainera esaten du, [Enlace roto.] agertzen den bezala, 208 edo 503 euskal irakurle dagoela, asko jota, eta ez hori bakarrik, euskal idazleak diruz lagunduta daudela eta ez direla askeak. Galdetu beharko genioke nola dakien hori guztia ez bada euskaraz hitz bat ere irakurtzeko gai.

Baina tira, beti izango dira gure Jon Juaristi Maitearen jarraitzaileak.

Pedro (burutik) Jota eta bere Mundua

Asmatu dut, azkenean, Pedro Jotak zergatik deitzen dion El Mundo bere egunkariari, eta bada egunkari horrek mundua Pedro Jotaren nahietara irudikatzen duelako. Ez da izen hoberik: Pedro Jotaren Mundua (El Mundo de Pedro Jota). Hala islatzen du atzo Twitterretik bueltaka ibili zen irudi batek, El Mundotik ateratakoa: Esan beharrik ez dago, baina pankartaran leloak ez zuen ETA goraipatzen, pankartak zera zioen, “Inposaketarik ez! Nazioa gara”. Okerrena da El Mundoren manipulazioa Twitterren gai nagusi (trending topic) izatera pasatu zela berehala, baina hala ere, Pedro Jotak ez zuela atzera jo. Baina orduan eta okerrago, hurrengoa bezalako esaldiekin, gehiago apaindu zuen bere jokabidea, aipatu sare sozialean: “La foto en la reunión edit. d EM. Todos d acuerdo: no importa la polémica, tenemos razón. Defenderé esa foto hasta q el infierno se hiele”.

Eta Pedro Jotari probokatzea gustatzen zaionez, argi utzi zuen aspaldi atera zen bideo batean, gaur beste argazki iskanbilatsu bat ikusi ahal izan dugu bere egunkarian:

Titularra irakurrita badirudi argazkian agertzen direnek Bildukoak izan behar dutela, baina… ez horixe! Guardia zibilak dira. Eta ikusi duzue tipoaren besoko tatuajea? Horrek defendatu behar baldin baditu herritar guztion interesak, jai daukagu.

Benemeritan ez al da proba psikologikorik egiten taldean sartzeko? El Mundoren funtzionamendua ere, antza, ez dago oso urrun.

Gutxienez, kasu honetan, Guardia Zibilari astintzen dio argazkiak, arretaz begiratu behar bazaio ere.

Galizian euskaraz

Euskarak ez dauka mugarik, ezta kolorerik ere,  nazioarteko hizkuntza da. Galizian poliziak senegaldar bat atxilotu eta gero horrek euskaraz deklaratzea eskatu zuela kontatuko banizue, burutik jota nagoela esango zenidakete, edo gutxienez, [Enlace roto.] kantariarekin klinika baten sartzeko desintoxikatzeko.

Baina jaun-andreok, pasadizo erreala da, eta xehetasun gehiago behar baduzue, berria [Enlace roto.]irakur dezakezue.

Patxi Lopezentzat ia 90.000€ jarri ditugu bi urtetan euskara ikas dezan, eta badator senegaldar bat eta lezioa ematen dio, aldarrikapen politiko eta guzti, hizkuntza eskubideak exijitzen.

Tira, egia da tipoa ez dela oso adibide ona, antza nahiko biolento jarri baitzen, baina euskararen “Malcolm TX” deituko bagenio, umore apur bat gehiago sartuko genioke jazotakoari.

Bakarrik falta zaigu Espainiako komunikabideek berria zein tonutan hartuko duten ikustea: irribarrea alterako zaie ala aprobetxatu egingo dute eta euskararen aurkako gerran beste harri koskortxo bat jarri? Espero dut halako lerrobururik ez irakurtzea: “Frogatuta geratu da euskara eta kale borrokaren arteko lotura zuzena”.

Denborak esango digu, baina zuek, o arima garbiok, bota itzazue barre batzuk bitartean.

Athletic gehiago eta hobeto

Hori da Fernando Garcia Macuaren hautagaitzaren leloa Athleticen presidente izateko. Euskarari dagokionez, leloak osorik honakoa baitio: “más y mejor ATHLETIC gehiago eta hobeto”.

Egia esan, nahiko kokoteraino nago euskarak folklorekeria kuota betetzeko baino ez balio izatea. Jarrera halako esaldi batekin laburbil daiteke: bueno, bai, euskaldunak gara, eta hortik zehar jarriko dugu zerbait euskaraz, berdin dio zerk eta nola, y cumplimos.

Ondo irakurri duzue Garcia Macua jaunaren leloa?

  • Athletic gehiago: ni behintzat, Athletic bakarrarekin konformatu egiten naiz, nahikoa eta sobera daukagu.
  • Athletic hobeto: hobeto zer? Macuak hobeto egin nahi duela? Athletic hobeto ikusi nahi duela? Gaztelaniazko “mejor Athletic” horretan jartzen badugu arreta, badirudi “Athletic hobea” esan nahi duela.

Nioena, kokoteraino nago folklorekeriaz. Nik gauza bat eskatuko nioke Athleticen presidente berriari, dena delakoari: hartu euskara serio. Athletic Bizkaiko erakunderik handienetarikoa da, eta ia seguru, jende gehien batzen duena. Erakusleiho ezin hobea da euskarari prestijioa eta izen ona emateko. Kontuan izan, mesedez. Errealaren adibidea badaukagu: