El Correo: fikziozko tabu eta iraultzak

El Correo Español egunkaria “katxondokeriatan” hasi du urte berria. Duela pare bat egun, azalean jartzeko moduko albistea omen zen Batzoki bateko tabernak itxi egin duela, krisi garaian itxi egin duen ostalaritza negozio bakarra bailitzan. Ikusiko dugu zenbat tardatzen duen maizter berri batek hara heltzen eta taberna berriz zabaltzen.

IzengabeaBadirudi El Correoren asmoa zela EAJren irudia zikintzea, halako parekotasun bitxiak aditzera emanez, esan barik, eta horiek egunkariaren azalean jarriz. 10etik 1ek ondorioztatzen bazuen tabernak itxi egin duela EAJren kudeaketa txarragatik, nahiz eta batzokietako tabernak alokairuan ematen diren pribatuek eraman ditzaten, ba bere lana egintzat emango zuen Bizkaiko Vocentoren ordezkaritzak.

Baina ez da hor bukatzen El Correoren 2014ko urtarrileko EAJren kontrako gurutzada berri hau. Gaur goizean bertan, euren web gunean, hau irakur zitekeen:

IzengabeaLehendakariak esaten duena ondo iruditzen bazaie egunkari horretako kazetariei, pozten naiz, baina haratago joatea eta baieztatzea horrek iraultza ideologikoa suposatzen duela EAJ barruan bada EAJ batere ez ezagutzea, edo ezagututa, EAJn bazterrak nahasteko gogo handia izatea.

Oso erraza da, eskema bat egingo diet El Correokoei:

– Monarkia eta Errepublikaren artean, Errepublika.

– Espainiako Errepublika eta Euskal Errepublikaren artean, Euskal Errepublika.

– Gizarte eskubideei bai, Administrazioak herritarren beharrizanei erantzuteko baitaude.

Uuuuuuu!!!! Zelako tabuak! Enpin…

 

“El Correo Español” euskara boikoteatzen

Gehiegi eman dut post hau buruan neukala eta ezin idatzirik, baina unetxo bat atera behar nuen labur-labur iragan asteburuan izan nuen haserrea plazaratu eta azaltzeko.

Pena da, baina ez daukat asteburuko El Correo eskura, eta barkatuko didazue, baina normalean ez dut erosten.

Kasua da, asteburuan “Izarren Argia” filma ikustea bururatu zitzaidala, eta kasualitatez, El Correoren ale bat aurkitu nuen. Zer poza! Modu errazean kontsultatu nitzakeen ordutegiak eta zine aretoak nire behar, interes eta gogoei egokitzeko. Baina… oh surprise! Film ezberdinen aipamenetan ez nuen “Izarren Argia” inondik inora aurkitu.

Neure buruari zera esan nion, “tira Ugaitz, lasai, ahaztuko zitzaien, begiratu ondoan daukazun zinema aretoen taulan, bilatu ordua eta listo“. Orduan bai, orduan nire haserrea maila gorenera iritsi zen. Bertan ere ezin izan nuen “Izarren Argia” aurkitu, baina bilaketa sakonago baten ondoren honakoarekin egin nuen topo: “Estrellas que alcanzar” (euskera).

Non eta Euskadiko egunkari baten!! Sentitzen dut, baina euskaldunok izenburu jakin batekin identifikatzen dugu filma, eta are gehiago, euskaraz proiektatzen bada, zergatik izenburua gaztelaniaz?

Ondorio bat eta bakarra atera nuen: BOIKOTA euskarazko produkzioari El Correok egiten diona. Argi eta garbi. Edo, mmmm… argazkian bezalaxe, ez ote du filmak erakusten duen garaiko nostalgiarik izango egunkariak, ezta?

Azkenean, haserrearekin, ez film ez ezer, putza! Ea eguraldiari dagokionean oker datorkigun asteburu honetan tartetxoren bat ateratzen dudan.