Egun historikoa bizi genuen atzo. ETAk, 30 urte berandu, azkenean “akabo” esan du. Agur esan dio tiroak jo edo bonbak jartzeari.
Gizarteak aspaldi emana zion bizkarra talde armatuari, eta talde armatuak ez zeukan beste erantzunik, ez zuen beste biderik, agur esan behar zuen, gero eta garbiago baitzeukan traba baino ez zela herri honen bidean, sufrimendua baino ez duela ekarri.
Hala ere, esaldi bakarra azpimarratu nahiko nuke ETAren adierazpenetik: “ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du”. Gainerako guztia zarata baino ez da nire belarrietarako, honelakoak entzutean aspaldiko hozkirriak baitatozkit: “urte luzeetako borrokak sortu du aukera“. Aiiiiins!! Urte luzeetako borrokak sufrimendua eta politikaren frustrazioa baino ez ditu ekarri. Urte ilunak.
Orain aukerez beteta datorren unibertso mugagabea zabaltzen zaigu begien aurrean. Orain arte ez dugu jakin zehazki Euskadi noraino irits zitekeen, arrasto batzuk baino ez genituen antzematen, baina orain ez dago oztoporik bidean. Euskadik aurrera egingo du ongizatean, ekonomian, ezagutzan… ASKATASUNEAN.
Hemendik aurrera ez gara inoiz gehiago beldur izango, historia berriro hasten da herri honentzat.
Eskerrik asko bake konferentzian egon diren politikari eta agente sozial guztiei. Eta eskerrik asko, nola ez, antolatzaileei: Lokarri eta Paul Rios. Asko entzun dute azkenaldian, baina euren lanak erruzko ordaina jaso du. MILESKER!
Baina zergatik eskerrak eman ETAri? Zergatik izan behar zuen horren berandu? ETAk ez zeukan ezer antzezterik, eskerrak eman behar bagenizkio bezala agur esateagatik. Ez ba! ETA bidean zapaldu dugun gorotza da. Orain oinetakoen zola ondo garbitu eta lanera.
Agur eta desohore.
Oká, iritzi bat da, guztiz errespetagarria. Baina zurea da, edo zintzo errepikatua?
Agur bero bat. Ohoreak eta desohoreak, utzi biloentoek soldautza eginarazi gintuztenentzat. Horren ordainaren zain…
Esan nahi baita: “Biolentoek soldadutza eginarazi zigutenontzat”.
Entzun al diozu beste norbaiti nire iritzi berbera? Iritzietariko zein? Bueno, ba ez naiz bakarra, ez dago gaizki.
Ordainen kontuarekin ezin naiteke desadosago egon. Barkamena da bidea, baina inongo ohorerik gabe.
Milesker, dena den, zure iritzia ematearren
Beraz, goardia zibilaren mehatxupean armak hartzera eraman nunduten sozialistek ez didate kendu zidaten urtebeteko bizi puskagatik ordainik eman behar? Ezin dut nire bahiketa haizatu? Ederto, ba inork egin ez dezan, batez ere halakorik pairatu ez dutenek. Hori guztia ordainen zilegigabetasunaz dihardutenen logikaren barruan diot, ze nire alde xume eta bakezale honetatik ez diet inoiz militar espainolei, ezta haien ohoratzaileei, jasan behar izan nuen bahiketa barkatuko, horretarako ordainik ez dago eta.
Ah, eta ondino ez dira “disolbatu” eta mantentzeko zerga ordaindu behar izaten diet.
Zure beste iritziaren inguruan, zera, askotan entzun/irakurri dut, baina ez kaleko jendearen bidetik, hedabideetatik baizik, eta horregatik fotokopia hutsa iruditu zait. Nork bere iritziak, mamitu ostean, plazaratzen baditu, blogetan kasu, bestelakoak izaten dira, nola esan, ñabardura gehiagokoak edo.
Bizkor ibili eta Aupa Athletic, dena dela.
Fotokopiak dira iritzi asko, oso zaila da originaltasuna. Ni nirea ematen saiatu naiz, eta jakina, seguraski ez dut originaltasun handirik lortu, baina tira, hori ere ez zen helburua.
Zure kasua, ulertuko duzunez, ez dut ezagutzen, eta hala gertatu zen guztiz mespretxagarria iruditzen zait. Baina berriro diot, gizarte osasuntsu bat eraikitzeko bidea barkamenarena eta elkar ulertzearena da, edonondik begiratuta, ez dago besterik. Seguru Lokarrikoak ados daudela horrekin.
Ongi izan.
Kito, akabo, ezta “superbakezale, superdemokrata, superjeltzale”? Ainnsss, horixe bera diot nik, bai…
Denok gara bakezale herri honetan, baina alde bakarreko etenak ez dakar bakerik. Ez duzue inor engainatuko, zuenak egin du, eta alferrik zabiltzate jada. Berandu heldu zarete geltokira, eta trenak aspaldi alde egin dizue…
Benetako BAKEA eta benetako ASKATASUNA iristeko daude, artikulugile txit bakezalea, eta horretara eramango gaituztenak beste batzuk dira, ez zure lider eta idolo jeltzaleak…
Baina zurekin alferrik da, eta pena da, benetan.
Ondo segi, eta azaroaren 21era arte! Orduko zure artikulua gustura irakurriko dut!
Honaino heldu bagara, beste gauza batzuen artean, eta hein handi batean, Iñigo Urkulluk Madrilen eta Euskadin (han eta hemen) egindako lanari esker dator guztia.
Ezker Abertzaleak eskatu zuen Zapateroren mandatua ahal beste luzatzea, eta horretara zetorren aurrekontuak onartzearena. Etengabeko berbaldiak izan dira alde batean eta bestean, alde biak batzeko. Ez dakit inoiz Ezker Abertzaleak esango duen publikoki, seguru ez duela hurrengo urteotan egingo, baina hor dago.
Bakebideaninor geldi geratu baldin bada PP izan da, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua. Hortik gora, denek jarri dute harri koskorra edo harri koskortxoa.
Baina zurekin alferrik da, eta pena da, benetan.
Ibarretxe lehendakariak gaur Deian argitaratu duen artikuluaren zatitxo bat nabarmendu nahiko nuke [Enlace roto.] :
“A este respecto, resulta evidente y es legítimo que la izquierda abertzale, cada vez con menos disimulo, aspira a ser el referente del nacionalismo vasco. Y no es de ahora que Arnaldo Otegi sostenga que se encuentra más cerca del Partido Socialista que del PNV. Las críticas al lehendakari López provenientes de su mismo partido dejan en evidencia igualmente la opinión de quienes estiman que el lehendakari está regalando los réditos de este proceso. Por lo tanto, los demás -nadie puede poner en duda el trabajo desinteresado y callado que el PNV ha hecho en todos estos años- deberemos comportarnos con generosidad en las dosis (la sobredosis produce ingenuidad) necesarias y la sociedad vasca deberá estar muy atenta, superando nuestra natural tendencia a pensar que todo el mundo es bueno, para saber distinguir el trabajo y las intenciones de unos y de otros.”
Oso zorrotza llodianoa (11M hartan ez bezala, euskaldunok lotsagarri erabili gintuenea, ai Lopez superinutilak halakorik esan izan balu…), eta horregatik eman nion botoa “belarrihandi” zetorrelako hartan, baina batzuon eta besteen lana eta asmoak ondo aztatuta, beleak zioena, “nevermore”.
P.D.: bai, min eman zidan “mañana a las otxo todos a trabajar” hark, gautxori xamarra naizenez.
Beste baterako utziko dut Imaz bozkatu nuenekoa, “euskal talde sendoa behar dugu Madrilen” eta abar. Ondo dago proposamenak egitea eta boto asko lortzea, baina gero, galtzen direnean ere, hausnarketatxoa egin behar da, eta ez konformatu hamaikagarren bizkaittartxoaren kloNAZIOarekin. ;-P
Poeren aipamena gustatu zait. Bada zerbait XDDD
30 urte berandu? Ez ziren ba 52 izango? Dena den, kontuz gorotzekin, normalean usaintzen duenak, zapata azpian izan ohi du.
Ugaitz, gorotz berrin bila hasi beharko zara! Azken honek jada usaia galdu egin du.
Espero dut gorotz gehiago ez aurkitzea.
Ongi etorri, Olaitz
ETA, agur eta ongi etorri.
Ongi etorri nora?
Borrokaren jarraipena lekura, baina gure artean, hemen eta orain, eta ez militar fronte batean. Ez zara pozik?
Nik ez dakit zehazki non kokatu den ETA, bakarrik dakit borroka armatua utzi duela, eta jakina, izugarri pozten nau horrek.