Zer txarrak eta gaiztoak diren katalanak, euren hizkuntzez errotulatzen ez duten merkatariei isuna jartzen baitiete. Gainera, ez da hala. Aurretik hartutako konpromisoarekin betetzen ez dutenei, diru-laguntza kentzen omen diete. Baina tira, txikikeriak.
Zer txarrak eta gaiztoak garen euskaldunok, behar den moduko lehendakari bat etorri behar izan zaigula (Patxi Lopez alegia) euskal merkataritzaren gainean zegoen Damoclesen ezpataren mehatxua behin betiko uxatzeko. Hemengo merkatariei ez zaie isunik jarriko euskara mespretxatzeagatik, zelan ba? Gainera, merkatari handiei exijitzen zitzaien, Kortingles, Sara, Kalefur eta antzekoei… Horiek onak dira, horiek enplegua sortzen dute, eta euskara jarri behar al da baldintza bezala espainolez bakarrik mintzo direnek lan egin ez dezaten? Zer intoleranteak diren euskaldunak…
Ba bueno, badirudi espainiar estatuan ez direla erdipurdiko kontuekin edo epelkerietan ibiltzen, eta espainola defendatu behar bada, isun kolpeka defendatuko dute eurek, hain zuzen ere Euskadin eta Katalunian kritikatzen duten gisara. Irakurri berri hau: [Enlace roto.].
Baina betiko istorioa da, Euskadin balio ez duenak balio du Espainiako leku askotan, eta ez du inork txintik ere esango: autobus gidariei ingelesa exijitzea oposaketa ateratzeko Kanariar irletan, Valentzian kartelak valentzieraz jartzea bakarrik, Erkidego berean valentziera “inposatzea” eskoletan, e.a.
Euskadin euskaraz mintzo garenok, aldiz, matraka barneratuta daukagu zoritxarrez: en castellano, por favor. Eta askori, mesedez eskatzea ere kostatzen zaie.
Corteingles, zara, carrefour etc. tienen la politica d q los empleados son como mercancias, un factor mas d produccion d beneficios y los trasladan como les da la gana, sin importar d donde son o tienen la familia, los amigos, el piso… para ascender les obligan a trabajar en otros centros de espania; y ademas si no se cubren estos puestos a sueldos miserables, ya vendran andaluces o ecuatorianos a cubrirlos. Y adivina a quien votan?
Ez dut ulertzen. Langileak nahi duten lekutik etor daitezela, baina euskaraz arreta ematea legez kontenplatzen bada, euskaraz ikas dezatela. Listo.
Ugaitz, ahaztu egin zaizu esatea zer gaiztoak diren Hernaniko udaleko euskaldunak oposizioko politikariei (EAJ, 11bat, pse) euskaraz aritzera behartu nahi izan dituztenak. Hauen erantzuna? Plenotik alde egitea. Ez da ba garaia, 20 urte pasa eta gero, Hernanin (%62 euskaldun) euskaraz bakarrik ibiltzen hasteko? Honek ez du zure kritika txikiena ere merezi? Beti dira besteak gaiztoak? Edo badugu euskaldunok etxe barruan zer garbitu nahiko ere? Ondo izan.
Irakurri nuen horri buruzkoa. Eta bai, euskaldun baten ikuspuntutik oso zaila horri azalpena aurkitzea, beroan, baina hotzean… Administrazioak euskaraz funtzionatu ahal badu, hori da gure helburua, gauza da herriaren ordezkarien kasuan zalantza batzuk dauzkadala funtzionatzeko eran.
Zinegotziek, euskaldunak ez badira, eta herriaren ordezkari dira, eskubidea dute dokumentazioa gaztelaniaz jasotzeko. Alegia, eskubidea dute zer hitz egingo den ulertzeko. Horretarako daude bat-bateko itzultzaileak edo agirietarako itzultzaileak. Hortaz… ez dakit, aukerarik bazuten nahi zutenek dokumentazioa gaztelaniaz jasotzeko? Alderantziz ere gertatu behar den bezala?
Hor eskapatzen zait informazioaren zati inportante bat.
Ez dakit ondo zaladu naizen.
Dena den, milesker zure iriztiagatik.
Esteban, Hernanin PSE eta EAJkoak izango dira euskaraz mintzatzen ez direnak eta gaiztoak, lasai, alde guztietan dira eta antzekoak, Beasainen BILDUko zinegotziak dira euskeraz tutik ere ez dakitenak!!!!
Zer esan nahi duzu horrekin? Zintzo bakarrak Bildukoak al dira? Hauek ere beste guztiak bezalakoak… Aurki amaituko zaie hauei ere dena barkatuko zaien garaia!
Milesker zure iruzkinagatik.
Barkatu ala ez barkatu, alderdi guztiek egon beharko lukete herriaren azterketa gainditzeko merituak egiten.
Nago, bada, Beasainen hori bada gertatzen dena Hernanikoa bezain baztertzekoa iruditzen zait, edo beste edonon gertatua ere, antzeko-parezido. Ez naiz ni izango alde bateko zein besteko kontraesanak salatuko ez dituena gutarrak direlako(nik neuk neure kontraesanak ere baditut, jakina). Siglenak eta banderiak ez nau batere aztoratzen, horregatik libre sentitzen naiz atzamarraz txarto begitantzen zaidana seinalatzeko. Kontua da euskaldunoi (euskaradunoi) serio har gaitzaten garaia heldu zaigula; hala izan ezean, historiak zirkinik txikiena ere egin gabe irentsiko gaitu, ezen, bai, egia baita gero eta euskaradun gehiago dagoela, baina hizkuntzari -hiztunei- dituen/ditugun azken erabiltze-esparruak gordetzen ez bazaizkio/gu eta berriak irabazten, harenak – gureak- egin duela esan baitezakegu. ETA, MANDA COJONES, abertzaleok agertzea horretan lurperatzaile prestu. Izan ondo eta eskerrik asko berriketaldirako aukeragatik.
Ea ba, lasterketa luzea da hau. Eskerrik asko zuri, nola ez