Ez da hau Sarean izango dudan lehendabiziko txokoa; azkena ere ez, seguruenik. Beharbada ezagutuko duzu nire kanpamentu nagusia, Botxotik ziberespaziora. Bertan idatzi dut inoiz hezkuntzaz; euskaraz, berriz, maiz. Baina bien uztarketa izango dut iparrorratz hasi dudan bide berri honetan.
Badaramat denboratxoa blogeatzen; horrexegatik, agian, ez nago honen ziur Goio Aranak adierazitako bigarren lorealdian gauden (baina erreparatu diot dekalogoari, ez pentsa) Hizkuntzarekiko zor bat dudala sumatu dut agian; edota, berriz ere, ezezkoa ematea kosta zaidala. Azken finean, hemen naukazu, Sarean eta sareetan beste topagune bat erakitzeko borondateaz.
Agur t’erdi [Enlace roto.], eta bereziki zuri, irakurle lagun horri. Bidaide (eta ez gogaide ezinbestean, elkarrizketa eta eztabaidari tokia eskainiko baitiogu, irakurle ezezik solaskide ere izanik) izango zaituztedalakoan…
Sorte on leku honetan!! Berri on bat izaten da beste leku ezberdinean zu irakurtzea.
Ikasle eta irakasle “en apuros” 🙂
Oraindik ez nago estu eta larri, baina zeu ere ez zabiltza horrela, ez Sarean ez aurrez aurre !
Eta begira, lehendabiziko agurra da zurea. Mila esker hemendik ere agertzeagatik 🙂