Udazkena hasi berria denean, eta ikasturtea ere bai jakina, ohikoa den eztabaida edo gaia berpiztu zaigu; “marmotaren eguna” bailitzan. [Enlace roto.]familiek mugatzea eskatzen dutela-eta.
Oskar Martinezen argazkia DEIAn
Nire iritzia azaltzea pentsatu dut, baina dagoeneko egin dudala konturatu naiz, behin baino gehiagotan gainera. Are, txoko honetan badut sortua etxerako lanak izena duen etiketa. Beraz, errepikatu beharrean, baduzu irakurle zer uste dudan jakiteko modua. Blog hau marmotaren egunaren ikur bihur ez dadin, behintzat.
Joan den igandean [Enlace roto.]. Gai batzurekin, beti gabiltza bueltaka; are, ez dakit inoiz erabaki sendo eta oinarriturik hartzeko modua izango dugun.
TaniaMg Flickr-en (CC lizentziapean)
Neuk behintzat ez dut iritzirik aldatu. Beraz, ia orain dela urte beteko sarrera ekarriko dizut gogora: “etxerako lanen inguruan“. Horrekin batera iruzkinetan gerora sartu nuen [Enlace roto.].
Gaia legez zedarritzeak ezer konponduko luke? Ez dut uste, curriculum ezkutu lar dagoela ematen dit.
Bilboko Udalaren ekimen baten berri izan dut. Irakurri dudana baino ez dakidala aurreratuko dut, beraz ez ditut ezagutzen ez mamia ez arduradun zuzena. Euskaraz ez dakiten gurasoei zuzenduriko tailerrez ari naiz; etxerako lanetan laguntza emateko aholkuak eskaintzen zaizkie eta “[Enlace roto.]ekimen orokorragoaren baitakoak dira.
Alabaina, ez da hizkuntzari buruzkoa nire hausnarketa, seme-alabei etxerako lanetan laguntzea zer den baino. Egia esan, sarri entzun ohi zaie gurasoei seme-alabekin batera egiten dituztela horrelako zereginak edota etxera doazela umeek horiek egin ditzaten. Horrez gain, dena delako “laguntza” horrek noiz arte iraun behar duen mintzagai izan genezake.
Urrutiago noa; bidegabekeria deritzot etxerako lan izena ematen zaion askori. Ikaslearen testuingurua eta dituen baldintzak/aukera funtsezkoak dira gainera. Adibide bat. Eman dezagun horrelako egoera bat ematen dela: “begira ezazu etxean Interneten…” Eta ez badauka? Gutxi izango dira horrelako egoeran daudenak agian (tira, Eustaten estatistiken arabera, 2012an %40tik gora zegoen kopuru hori) baina desberdintasunak areagotzeko modua delakoan nago. Gurasoen “laguntza” horrekin gerta litekeen bezalaxe.
Eta nola ikusten duzu zeuk? Iritzia partekatu nahi?
Utilizamos "cookies" propias y de terceros para mejorar su navegación y mostrarle publicidad relacionada. Si continúa navegando acepta su uso.AcceptarLeer más