Udazkena hasi berria denean, eta ikasturtea ere bai jakina, ohikoa den eztabaida edo gaia berpiztu zaigu; “marmotaren eguna” bailitzan. Gaurko DEIAn argitaratu dute honen inguruko berria, familiek mugatzea eskatzen dutela-eta.

Nire iritzia azaltzea pentsatu dut, baina dagoeneko egin dudala konturatu naiz, behin baino gehiagotan gainera. Are, txoko honetan badut sortua etxerako lanak izena duen etiketa. Beraz, errepikatu beharrean, baduzu irakurle zer uste dudan jakiteko modua. Blog hau marmotaren egunaren ikur bihur ez dadin, behintzat.