Joan den igandean etxerako lanei buruzko erreportaia argitaratu zen Deian. Gai batzurekin, beti gabiltza bueltaka; are, ez dakit inoiz erabaki sendo eta oinarriturik hartzeko modua izango dugun.

Neuk behintzat ez dut iritzirik aldatu. Beraz, ia orain dela urte beteko sarrera ekarriko dizut gogora: “etxerako lanen inguruan“. Horrekin batera iruzkinetan gerora sartu nuen Francesco Tonnuciri egindako elkarrizketa.
Gaia legez zedarritzeak ezer konponduko luke? Ez dut uste, curriculum ezkutu lar dagoela ematen dit.