Agurra

Ez da hau Sarean izango dudan lehendabiziko txokoa; azkena ere ez, seguruenik. Beharbada ezagutuko duzu nire kanpamentu nagusia, Botxotik ziberespaziora. Bertan idatzi dut inoiz hezkuntzaz; euskaraz, berriz, maiz. Baina bien uztarketa izango dut iparrorratz  hasi dudan bide berri honetan.

Badaramat denboratxoa blogeatzen; horrexegatik, agian, ez nago honen ziur Goio Aranak adierazitako bigarren lorealdian gauden (baina erreparatu diot dekalogoari, ez pentsa) Hizkuntzarekiko zor bat dudala sumatu dut agian; edota, berriz ere, ezezkoa ematea kosta zaidala. Azken finean, hemen naukazu, Sarean eta sareetan beste topagune bat erakitzeko borondateaz.

Agur t’erdi [Enlace roto.], eta bereziki zuri, irakurle lagun horri. Bidaide (eta ez gogaide ezinbestean, elkarrizketa eta eztabaidari tokia eskainiko baitiogu, irakurle ezezik solaskide ere izanik) izango zaituztedalakoan…

 

3 thoughts on “Agurra”

  1. Sorte on leku honetan!! Berri on bat izaten da beste leku ezberdinean zu irakurtzea.

    Ikasle eta irakasle “en apuros” 🙂

  2. Oraindik ez nago estu eta larri, baina zeu ere ez zabiltza horrela, ez Sarean ez aurrez aurre !

    Eta begira, lehendabiziko agurra da zurea. Mila esker hemendik ere agertzeagatik 🙂

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *