Joan den asteazkenean, urriaren 23an alegia, egin zen / genuen II. Berbagunea Bilboko Alondegian. Ni neu, iaz bezala, handik ibili nintzen.
Deian eman zen ekitaldiaren berri, aurretik eta ondoren; [Enlace roto.], esate baterako, partaide baten ikuspegitik garatu zen. Beste blog batzuetan ere aipatu da gaia; El Salvador Maristas Bilbaon, besteak beste.
Hona hemen Fredi Paia bertsolariak egun horretarako propio prestatutako zortziko txikiaren azken zatia (eta bertaratutakook elkarrekin abestutakoa)
Euskaldunok daukagu
erantzukizuna
bizirik mantentzeko
gure ondasuna
konstanteak bagara
helduko da eguna
ikusiko duguna
Bilbo euskalduna.
Bilboren ordez, beste herrien izenak ere jar daitezke, silaba kopurua eta bertsoa bera apurtu arren 😉 Izan ere, ekitaldi handi horiek baino garrantzitsuagoa da, nire ustez, egunoroko lan isila. Ea honelako ekimenek, beraz, egunerokoan behar besteko isla duten.