Korrikak agerian utzi du Zuberoako altxorra: Atharratze

Azken egunotan, Korrikak Atharratzeko herria mapan jarri du. Zuberoako txoko hau, askorentzat orain arte nahiko ezezaguna izan dela ziur nago eta bat-batean protagonismoa hartu du. Zelako aukera ederra gure ekialdean kokatuta dagoen altxor hau ezagutzeko, ezta? Datozen asteetan bisitak nabarmen igoko direla seguru nago.

Atharratze Zuberoako hiriburu historikotzat hartu izan zen luzaroan, administrazio eta merkataritza gune nagusietako bat izan zen Erdi Aroan, izatez, merkatarien, artzainen eta bidaiarien geldialdi eta elkargune naturala izan zen garai horretan. Gaur egun Zuberoaren hirigunea Maule daukagu, beste leku ederra bisitatzeko.

Atharratze eta beste inguruko herriak Nafarroako Erresumaren eraginpean egon ziren, ondoren Frantziako koroaren menpe geratu ziren. Mugan egote horrek kutxu aberatsa utzi dizkie.

Zuberoa osoa tradizio bizienen gordeleku da: Maskaradak, pastoralak eta dantza tradizionalak hemen bizi-bizi mantentzen dira. Ikustekoak, benetan! Herritarrek eurek hilabeteetan zehar prestatzen dituzte.

Euskararen presentzia egoera larrian dago, ez da familia transmisio asko ematen, euskara eskoletan ere ez dute beste lekuetan bezain indarra. Hala eta guztiz ere zubererak, euskararen euskalki zaharrenetako da eta doinua, erritmoa eta nortasun oso berezia du.

Agosti Xahoren (1811-1858), idazlea, kazetaria, pentsalaria eta “Zazpiak bat” ideiaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen eta hementxe, Atharratzen jaio zen. Bere pentsamenduak eragin handia izan zuen euskal kontzientzia modernoaren sorreran.

Zuberora bazatozte, ez ahaztu hemengo gazta eta nekazal produktuak dastatzen, ardi- gazta batez ere paregabea da eta ospe handikoa da. Mendira lotuta dagoen herri bat baita. Izatez, ez gaude Pirineotik oso urrun, hemen ardien joan etorria eguneroko gauza da. Inguru hau mendiaz gozatzeko aukera paregabea ematen du.

Atharratze, herri txiki bat, baina historia eta kultura handikoa da. Eta orain, Korrikari esker, berriro mapan jarri den altxorra.

«Tipi tapa tipi tapa Korrika, bihar guztiak Bilbora!«

Hona hemen Benito Lertxundik ezaguna egin zuen Atharratzeko Gazteluko Kantua. XVIII. mendeko XIX. mendera bitarteko garaian sortua izan zitekeela uste da. Abestia oso hunkigarria. Bere familiak saldu eta traizionatutako neska gazte baten istorioan oinarritzen da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *