Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa sustatu nahi duela irakurri nuen [Enlace roto.] (estatistikari erreparartu nahi badiozu, hona hemen Gazteen Euskal Behatokiak eskainitako datuak). Sekula baino prestatuago omen dugu gazteria, arlo teorikoetan behinik behin (ikus, esaterako, [Enlace roto.]). Baina etorkizuna ilun samarra, oro har. Areago oraindik, gainkostu bi sumatzen ditut, gutxienez, gizartearentzat.
Gainprestakuntza hasteko, alegia, behar dena baino gehiago estudiatzea, eta ustez, nahi baino sarriegi noraezean ibilita. Hala eta guztiz ere, utz dezadan argi aurrera jo eta kritikak entzun aurretik, aurrerapauso handia dela nire ustez derrigorrezko heziketa luzatu zein unibertsitateko ateak ireki izana, baita bizitza osoan ikastearen beharra ere. Baina, adibidez, ingeniaritza ikasi eta gero paddle irakasle izan, ez dakit ba.
Aurrekoaz gain, hemen prestatu pertsonak gero atzerrira joateko. Esanguratsua; gerora begira japoniera ikasten ari zela entzun nion lehengoan ingeniarigai bati, hemen etorkizun beltza ikusten baitu. Gertakari honek gainera kalte itzela egingo digu bihar-etzi, Ameriketan ere txakurrak ortozik dabiltzala ahaztu gabe –eta Alemanian ere bai, eta Japonian–
Lanbide Heziketa izango da irtenbidea, [Enlace roto.]? Unibertsitatean karrera batzuetan postuak mugatzen badira ([Enlace roto.]) nork izango du nahi duen hori ikasteko aukera (betikoek seguru)? Zalantzak ugari, lagun hori, eta irtenbide errazik ez, momentuz.
Batera nator, adiskide hori, zure gaurko sarreran adierazten duzunarekin. Baina guraso guztiek goi mailako ikasketak eman nahi dizkiete beren seme-alabei, eta hori ere ezinezkoa da. Ezagun batek bere gurasoei Lanbide Heziketa egin nahi zuela esan zienean, sekulako errieta jasan behar izan zuen, eta oraindik ere Lanbide Heziketari buruzko pertzepzio txarra guraso askoren adimenean dago. Azkenean, gradu bat egiteko bokazioa ez duten gazte askok unibertsitatean amaitzen dute, gurasoek bultzatuta, baina ikasketak amaitutakoan, Telepizzara edota Ikeara jo behar izaten dute, ez bait dago beste lan aukerrarik. Eta alboko herrialdeek ondo aprobetxatzen dute hori, Alemania bereziki. Guk gure baliabideak gazte prestatuak eta ondo hezituak lortzeko bideratzen ditugu, baina guk horri ez diogu probetxurik ateratzen.
Ados, baina, ematen dit, unibertsitateetarako ateak estutzekotan, betikoak joango direla, gizartean dauden jauziak areagotuz eta denboran luzatuz.
Ematen du muga bakarra DBH edo Batxilergo nota dela baina gaur egun beste muga batzuk indartu dira, ekonomiarekin lotuta daudela, hain zuzen. Oso garestia da Unibertsitatean ikastea eta pribatuetan ezinezkoa familia arrunt batentzako, eta hori es dugu ahaztu behar.
Horixe da, besteak beste, plazaratu nahi izan dudana, Mikel
Begira, Mikel eta Jose Antonio, El Paisek ateratako berria, Unibertsitatean ikasten ari diren eta, aldi berean, diru-baliabide urriak dituzten ikasleei buruz