Futbolean euskaraz?

Ekin diezaiogun berriz hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren gaiari. Gaurkoan, kirolarekin nahasian.

Azken urteotan ofizialduagoa dago, nolabait esateko, euskararen erabileraren sustapena futbolaren oinarrizko mailetan –ofizialduago diot, batzuk, behintzat, beti saiatu izan garelako gaztetxoekin horrela mintzatzen aukera izan dugunetan–. Esate baterako,  Futbola oinarritik euskaraz liburuaren argitalpenaren berri eman zen [Enlace roto.] eta izan bereko ekitaldiaren III. edizioa egin da berriki (Itzarri Consultingen webgunean agertutako berria). Areago, 2012an, argitalpenaren eta ekimenaren aurkezpena egitean honela esaten zen Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean helburuaz:

“futbolean entrenatzen diren milaka ume eta gazteei euskaraz egiteko aukera eskaintzea [da xedea], gai horretan prestakuntza espezifikoa duten entrenatzaileekin”

Edonola ere, duela gutxi ikus-entzundako pasadizoa dakarkizut, irakurle. Agian, garrantzia gabekotzat jo daitekeena, baina adierazgarria nire ustez.

deia.com-en ateratako argazkia

Kadete-mailako partida; 14-16 urteko jokalariak, hortaz. Bizkaian, Bilbotik hurbil. Une batean, jokalari batek epaileari bukatzeko zenbat denbora falta den galdetu, euskaraz; honek,  hamahiru erantzun. Eta orduan, beste taldeko jokalari batek “habla en español, que no entiendo. ¿Qué has dicho? ¿Trece?” Zur eta lur; epailea bera ere bai. Ikusleetako batek esan zuenez, gutxienez A ereduan arituko da bigarren jokalari hori.  Hamaika ikusteko jaioak gara… eta ez naiz jokalari kopuruaz ari.

 

One thought on “Futbolean euskaraz?”

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *