Sarreraren izenburua irakurrita ez dakit zer pentsatuko duzun, irakurle. Agian, izen bera duen Jabier Muguruzaren abestia entzutea izango da zuzenena; hitzak, Lourdes Oñederrarenak dira.
Ez zait gustatzen poesiairuzur egiten duelako.Esaten du “udaberriak loreak dakartza”baina denboraren igarotzeaz ari da.Edo, “joan zinenetik egunak kolorea galdu du”,baina askotan da eguna urdin, zerua urre, zu gabe ere.Gainera, ez zinen joanhil egin zinen.Ez zait gustatzen poesiairuzur egiten duelako.Esaten du neskak larroxak direla edo lili-loreakbaina badakigu ez garela inoiz loreak izan.Ez zait gustatzen poesiaezinak hitzez mozorrotzen dituelako
Izan ere, musikaren bidez iritsi nintzen eta hurbiltzen naiz sarri poesiara. Etxepare eta Aresti ezagutu nituen Oskorriren bitartez; Gotzon Aleman eta Walt Withman Txomin Artolarekin; Lauaxeta eta Lizardi Antton Valverderen ahotsean; Atxaga Ruper Ordorikaren abestiekin; hainbat eta hainbat Imanol Larzabalekin, zer esan Xabier Leteri buruz…
Ikasteaz eta irakasteaz ari garelarik, Abel Camachoren bidez ikusi dut eskolan poesia lantzeko 10 arrazoi eta 10 proposamen azaltzen dituen sarrera bat. Horien artean musika daukagu, jakina.
10 razones y 10 propuestas para usar la poesía en el aula: https://t.co/lfKJrKrf6Z @tiching bidez
— Abel Camacho (@abel2es) February 21, 2018
Eta Sarean pixkat kuxkuxeatzen, Bilbo Hiria irratian badagoela Poema bat kantatu dizut izeneko saioa ikusi dut, berriz ere poesia eta musika uztartuta.
Eta poesia eta musika, musika eta poesia buruan ditudala, Rogelio Botanzen ahotsean Arestiren olerkia: “nire poesia oso merkea da…”