Bagaude uztailean. Eta badirudi opor ukitua duela inguratzen gaituenak (aurten, antza, eguraldia dugu salbuespen). Hala, deigarri egin zitzaidan joan den astean Athleticen emakumeen taldeko kapitain den (eta Bilboko Aste Nagusian pregoilari izango den) Iraia Iturregik idatzitako txio bat:
Irudiaz ari naiz, ez atsedenaren beharraz edo denbora bestelako jarduerei eskaintzeaz, jakina. Bizitza osoan ikasi behar bada, udak horretarako ere badira nire ustez. Ikaskuntza formaletik ez formalera doan bereizketa continuum bat dela onartuta, ohar gaitezen garai bateko iraileko azterketak ekainera joan direnetik txikitu egin dela formaltasun horren esparrua, baina, aldi berean, ezin ukatu eskaintza ez formala hedatzen doala. Are, ez dugu ikasten atzerrira goazenean? (eta ez soilik gazteak hizkuntza ikastera joaten direnean) Noiz ikasi genuen igerian? Eta bizikletan? Zer ikasten dugu liburuetatik? Eta museoetan? Eta hondartzan edo mendian eginiko txangoetan?
Laburbilduz, uda, beroa, oporrak, bai, baina burmuina adi eta bizi. Haur, gazte eta helduengan. Beti.
2 thoughts on “Burmuina oporretan?”