Ozen irakurtzeaz

Plazan aritzea ez da erraza. Bertan ezagutzen dela bat gizon ote den idatzi zuen olerki batean Bitoriano Gandiaga zenak. Eta askok mintzatzea izango du buruan agian, baina, nire ustez, behar bezala ozen irakurtzea ere zaila da.

Ez da nahikoa hizkuntza jakitea –edota, beharbada, hizkuntza “jakitea” zer den definitu beharko genuke–. Eta, arlo horietan ere, euskaldunok sarritan hankamotz; erregistro guztiak ez dira berdinak eta maizegi ahaztu egiten den puntua dugulakoan nago.

Atzo nire beste blogean idatzi nuen bezalaxe, hala gertatu zitzaion Athleticeko presidente den Josu Urrutiari urteko Ohiko Batzar Nagusian bere hitzaldia irakurtzean. Ez omen da jendaurrekoa bere arlorik sendoena eta lehengoan, gainera, diskurtsoa euskaraz irakurtzean trakets ibili zen: letrak jan, etenaldiak desegoki… mezua ulertzen ez zuela sumatu nion eta, era horretan, nekez mezua entzuleriari zabaldu. Eta arrazoia, seguruenik, bat baino gehiago.

DEIAn argitaratutako argazkia

Eta ozen irakurtzea zaila bada, zer esan ozen irakurtzeko testu bat egiteaz. Areago oraindik idazlea eta irakurlea desberdinak direnean. Duela gutxi izan dut horrelako esperientzia bat; badakizu, “euskaraz maila baduzunez, lagunduko didazu testu hau itzultzen, laburra da…” baina ondo egin nahian zailtasuna handia; besteak beste, ezagutzen ez duzun batek eta ezagutzen ez duzun testuinguru batean irakurtzekoa delako.

Ozen irakurtzea

Ikasle garaian zenbatetan irakurri zenuen ozen? Agin, “irakurrarazi zizuten” izango (ala dizute, oraindik orain; niri, berriki, ingeles ikastaroetan esaterako) Eta zenbatetan egin duzu gerora? Haurrei ipuinak irakurri, besteak beste; elizan eta egitea ez ei dago horren puri-purian orain.

Ez dela zeregin erraza uste dut –ondo egitea, jakina– uste baino ohikoagoa izan arren. Horrexegatik gertatu zitzaidan deigarri herenegun deia.com-en irakurritako berria; [Enlace roto.]. XIX. mendetik dator zeregina eta iraultzak indartu egin zuen. Gizon-emakume guztien ondare izendatzea ere nahi dute; bertan hala onartu dute, jadanik.

deia.com-en argitaratua

Herri “aurreratuetan” hari musikala jarri ohi da maiz. Baina ez da berdina, ezta?