Musikari gisa ezagutzen nuen Marino Sáiz. Bibolina jotzen aritzen da sarri, beste abeslari batzuen jarduna laguntzen; inoiz, kantari ere bai. Lehengoan, berriz, irakaslea ere badela irakurri nuen El Paisen, eta musika baliatzen duela lehen hezkuntzako saioetan. Halaber, magia erabiltzen duen irakasle baten berri izan dut, Educación3.0 aldizkarian; Xuxo Ruiz Domínguez du izena.
Adibide gehiago egongo da seguruenik. Horietako asmo, emozioarekin lotuta. María Méndezi, adibidez, learning by feeling edo sentimenduen bidetik ikasi irakurri nion, bigarren hizkuntzen ikas-irakaskuntzarekin lotuta azken honetan.
Hala ere (beti dago baina bat), irakasle bakoitzak bere alderdi sendoak eta ahulak ezagutuko ditu, bere gaitasunak eta ezagutzak. Hobetzea izango da erronka, jakina; gaitasunak zabaltzea, alegia. Baina ez da samurra; seguruenik, nekez iritsiko gara Marinoren edo Xuxoren mailara iristea euren esparruetan.
Beste alde batetik, erakunde hezitzaile berean aritzen garenean, badago kontuan hartu beharreko beste faktore bat: ikasleei egiten zaien eskaintzen koherentzia.
Eta honetan ari nintzela, Toni Solanoren erronka irakurri dut: DBHko ikasleek berari flauta jotzen irakastea. Ez dut uste Hamelingo flauta-jotzailearen mailara iritsiko denik, baina horra hor ikasleak motibatzeko beste era bat, emozioak indarrean jartzekoa. Eta hori ere magia da.